196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEUNTZAKO KONTZEJUA

2022ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2022ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an, 2022ko aurrekontuko 1., 2. eta 3. aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira aurrekontuan egindako aldaketa horiek, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2022 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastuen partida, 9200 2150000 Udalaren ondasunen mantentze-lanak, 77.000 eurokoa.

Diru-sarreren partida, 77.000 eurokoa.

Aurrekontu-gastua finantzatuko da diruzaintzako gerakin likidoaren bidez (38.200 euro) eta diru-sarrera handiagoen bidez (Toki Azpiegituren Planeko dirulaguntza, 38.800 eurokoa).

2/2022 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastuen partida, 16500 6390001 Kontzejuaren ondasunen mantentze-lanak, 16.000 eurokoa.

Diru-sarreren partida, 16.000 eurokoa.

Bigarrena.–Aurrekontu-gastua finantzatuko da diruzaintzako gerakin likidoaren bidez (6.000 euro) eta diru-sarrera handiagoen bidez (Industria Departamentuaren dirulaguntza, 10.000 eurokoa).

3/2022 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastuen partida, 16900 6320000 Beuntzako pilotalekuaren estalkia, 260.000 eurokoa.

Diru-sarreren partida, 260.000 eurokoa.

Aurrekontu-gastua finantzatuko da diruzaintzako gerakin likidoaren bidez (100.000 euro) eta diru-sarrera handiagoen bidez (Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren dirulaguntza, 80.000 eurokoa, eta zuraren salmenta, 80.000 euro).

Beuntzan (Atetz), 2022ko irailaren 19an.–Alkatea, Mikel Eugi Ilundain.

Iragarkiaren kodea: L2212560