196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

2022ko lan publikoaren eskaintza partziala (2), abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Aldaketa

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko irailaren 9ko bilkuran, erabaki zuen aldatzea 2022ko lan publikoaren eskaintza (2), B mailako kirol-koordinatzailearen lanpostuari dagokionez. Lan publikoaren eskaintza hori abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokio (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Tasa hori tokiko gobernu-batzarrak onartu zuen 2022ko maiatzaren 20ko bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 103. zenbakian, 2022ko maiatzaren 26an.

Ondoren, 2022ko plantilla organikoaren lehen aldaketa onesteko espedientea bukatu da (2022ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 4an argitaratua), kirol-koordinatzailearen lanpostuaren maila-aldaketari dagokionez, A mailako sailkapena eman baitzaio. Aldaketa horrek ez dakar ez gastua ez langileak handitzea.

Beraz, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak proposatuta,

ERABAKITZEN DA:

1. Aldatzea 2022ko lan publikoaren eskaintza (2), abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Tasa hori tokiko gobernu-batzarrak onartu zuen 2022ko maiatzaren 20ko bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 103. zenbakian, 2022ko maiatzaren 26an (aipatutakoaren aurrekoa). Bertan, B mailako kirol-koordinatzailearen lanpostua jasotzen zen; aldaketarekin, A mailakoa izatera pasako da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2022ko irailaren 12an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2212254