196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Gora jotzeko errekurtsoak (22-01454, 22-01455, 22-01464, 22-01375 eta 22-01483), 2022ko plantilla organikoa behin betiko onesteko erabakia baliogabetzeari buruzkoak

Honako honen bidez, jakinarazten da Sonia Echeverría Santamariak, Belén Núñez Zamorak, Ana Rosa Pérez Ustarrozek eta beste batzuek, Victoriano Miruri Castroviejok eta Clara Isabel García Mirok 22-01454, 22-01455, 22-01464, 22-01375 eta 22-01483 gora jotzeko errekurtsoak paratu dituztela, hurrenez hurren, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduak (Iturrama kalea, 10 -sarrera Ezkirotz kalean-, 31007 Iruña). Errekurtso horiek jarri dituzte Udalak, 2022ko ekainaren 7ko osoko bilkuran, hartutako erabakiaren aurka, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren erabakia baliogabetzeari buruz (2022ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an).

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2022ko irailaren 22an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2212812