196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

206/2022 EBAZPENA, irailaren 20koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, onesten dituena Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol-irakaskuntzak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak, 2022-2023 ikasturterako, iraupen-eskian.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.2 artikuluaren bidez, kirol-irakaskuntzak hezkuntza sistemaren barruan txertatu ziren, eta VIII. kapituluan irakaskuntza horien oinarrizko alderdiak arautu ziren. 3.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, erdi mailako kirol-irakaskuntzak derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzakoen barruan daude.

Araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluaren arabera, kirol-irakaskuntzak bi mailatan egituratuta egonen dira: erdiko mailakoak edo goiko mailakoak. VIII. kapituluak sarrera, igoera eta onarpena arautzen ditu, eta 34. artikuluan irakaskuntza horietan onartua izateko irizpideak zehazten dira.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluak irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak ezartzen ditu.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aldeko txostena eman du Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol-irakaskuntzak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedurari dagokionez, 2022-2023 ikasturterako, iraupen-eskian.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol-irakaskuntzak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak, 2022-2023 ikasturterako, iraupen-eskiko modalitatean. Ebazpen honen 1. eranskinean jasota daude.

2. Onestea 2022-2023 ikasturtean Nafarroako ikastetxe publikoetan araubide bereziko kirol-irakaskuntzak iraupen-eskiko modalitatean eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedurako jarraibideak, egutegia eta eskabidearen eredua. Ebazpen honen 2. eranskinean jasota daude.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta Irunberriko “FP Lumbier” BHIra, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2022ko irailaren 20an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak

1. Prozedura.

1. Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 29ko 54/2016 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. apartatuetan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.

2. 2022-2023 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan ezarritako araubide bereziko kirol-irakaskuntzak eginen dituzten ikasleak hartzeko prozedura berariazkoa ebazpen honetan xedatutakoari jarraikiz eginen da, eta Neguko kiroletako espezialitateetan kirol teknikariaren tituluak onesten dituzten errege dekretuekin bat.

2. Onartzeko prozesuaren egutegia.

1. Nafarroako ikastetxe publikoetako ikasleak araubide bereziko kirol-irakaskuntzetan onartzeko prozesuan epe bakarra dago.

2. Iraupen-eskiko kirol teknikariaren titulua lortzeko irakaskuntzetan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia honako hau da:

KIROL-IRAKASKUNTZA

PROZEDURAREN FASEA

DATAK (1)

Iraupen-eskiko erdi mailako zikloko lehen maila

Izena emateko epea

2022ko urriaren 3tik 5era
(14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda

2022ko urriaren 6a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2022ko urriaren 7tik 10era
(14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda

2022ko urriaren 11

Matrikulatzeko epea

Urriaren 13tik 17ra

(14:00ak arte)

(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu beharko balira, data hauetan ere aldaketak eginen lirateke.

3. Epe arrunta. Eskaerak aurkeztea.

1. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu beharko du, behar bezala beteta, Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen Katalogoan kirol-irakaskuntza bakoitzari dagokion fitxan argitaratzen den ereduaren arabera:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Inscripcion-en-ensenanzas-deportivas-de-esqui-de-fondo

Inskribatzeko eskaera dagozkion irakaskuntzak ezarrita dauden ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da, hau da, Irunberriko “FP Lumbier” IBP ikastetxean.

Era berean, indarreko araudiak horretarako ezarritako tokietako edozeinetan ere aurkez daiteke eskaera.

Halaber, inskripzioa bide telematikoetatik ere egiten ahalko da, dagozkion tramiteen fitxen bidez: ”Inskripzioa kirol-irakaskuntzetan: Iraupen-eskia”.

2. Iraupen-eskiko erdi mailako zikloko lehen ikasmailan sartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat izatea, edo erdi mailako zikloan sartzeko proba gaindituta izatea.

b) Martxoaren 3ko 319/2000 Errege Dekretuaren II. eranskinean, iraupen-eskiko 1. ikasmailarako ezarritako berariazko sarrera-proba gainditzea.

3. Sarrerako baldintzak egun hauetan frogatu beharko dira:

–Inskribatzeko egunetan horiek betetzen dituztenek: 2022ko irailaren 19tik 23ra (14:00ak arte).

–Inskribatzeko unean sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eskatzaileen kasuan, egun horien ondoren frogatzen ahalko dituzte, 2022ko urriaren 7ko 14:00ak arte.

4. Izena emateko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Kirol ikasketetan inskribatzeko eskabidearen ereduan adierazten dena izanen da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman espainiarren baldintza berberetan sartzeko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

5. Erdi mailan sartzeko probaren bidez, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren Federazioko diplomaren homologazioaren, baliozkotzearen edo baliokidetasunaren bidez sartzeagatik ikaspostuak gordetzeko aukera egiten dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Erdi mailan sartzeko probaren bidez, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren Federazioko diplomaren homologazioaren, baliozkotzearen edo baliokidetasunaren bidez ikaspostuak gordetzeko aukera egiten dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa, eta gorde beharreko ikaspostuak adjudikatzeko ebazpenaren irizpideak, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko ikasketa hauetarako inskripzioaren tramite fitxan jasota daudenak dira.

2. Ikaspostua gordetzeko eskatzen duten ikasleek 2022ko irailaren 23ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute horretarako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa, izena emateko eskaera aurkeztu zuten ikastetxean.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez badute, ez dute aukerarik izanen kasuko onarpen prozesuan eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

3. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagorengatik eskatzen baldin badu gordetako ikaspostu bat eman diezaiotela, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrena: ikaspostua gordetzea erdi mailan sartzeko probaren bidez sartzeagatik.

–Hirugarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

–Laugarrena: ikaspostua gordetzea urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren Federazioko diplomaren homologazio, baliozkotze edo baliokidetasunagatik.

6. Jaiegunak.

Ebazpen honetan adierazitako egunak aginduzkoak dira. “Hasiera egunaren” eta “Bukaera egunaren” arteko egunen bat, biak barne, jaieguna bada ikastetxe batean, ulertuko da jai ez den hurrengo egunera edo egunetara aldatuko dela. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

7. Ikaspostuen eskaintza.

Nafarroako Foru Komunitatean, hauxe da kirol-irakaskuntzen eskaintza 2022-2023 ikasturterako:

a) Iraupen-eskia:

–Iraupen-eskiko erdi mailako lehen ikasmailako talde bat. Oro har, 10 ikaspostu, gutxienez, eta 24 ikaspostu, gehienez, egonen da talde horretan.

Eskaera egiten duten ikasleen kopurua talde bakoitzerako ezarritako gutxieneko kopurua baino txikiagoa bada, Hezkuntza Departamentuak kentzen ahalko du eskaintza hori. Eskaeren kopurua talde bakoitzerako eskainitako ikaspostuen kopurua baino handiagoa bada, ebazpen honetan onarpenerako ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

8. Ikaspostuen erreserba.

1. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritako portzentajeen arabera, ikaspostu hauek gordeko dira:

–Iraupen-eskia, lehen maila:

a) Taldeko 3 ikaspostu, erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izana frogatzen dutenentzat.

b) Taldeko 2 ikaspostu, desgaitasun mailaren bat frogatzen dutenentzat.

c) Taldeko 3 ikaspostu, goi errendimenduko kirolariak direla frogatzen dutenentzat.

d) Taldeko 3 ikaspostu, federazioko diplomaren homologazioa frogatzen dutenentzat, edo ikasketen baliozkotzea edo baliokidetasuna frogatzen dutenentzat, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean ezartzen denaren arabera.

2. Iraupen-eskiko taldeko gainerako 13 ikaspostuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat edo hortik gorako bat frogatzen dutenentzat.

Gorde gabeko 13 ikaspostuei, kasuan kasu, gehituko zaizkie betetzen ez diren gordetako ikaspostuak.

9. Onarpen irizpideak.

1. Iraupen-eskiko lehen maila:

a) Aurreko oinarriaren 1. ataleko a), b) eta d) letretan erreserbatutako ikaspostuetan eta aurreko oinarriaren 2. atalean adierazitakoetan sartzeko izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko da:

–Lehenik: Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.

–Bigarrenik: Neguko kirolen beste federazio batek emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.

–Hirugarrenik: Neguko kirolen federazio batek emandako lizentzia indarduna ez duten izangaiak.

Adierazitako irizpide horiek aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

–Lehenik: Irakaskuntza hauetan sartzeko bide ematen duten ikasketen espedientean ageri den batez besteko nota.

–Bigarrenik: Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian 2022-2023 ikasturteko onarpen prozeduraren barnean egindako zozketaren emaitza.

b) Aurreko oinarriaren 1. ataleko c) letran erreserbatutako ikaspostuetan sartzeko izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda osatzeko irizpidea kirol maila handiena izatea izanen da, Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezartzen den bezala.

Kirol maila bera badute, oinarri honen a) atalean ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

4. Batez besteko notak biribildu beharra dagoenean emaitza bi dezimalekin adierazteko, biribiltzeko arau matematikoak erabiliko dira.

10. Epe arrunta: Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko bide ofiziala.

Ebazpen honen 2. oinarriko 2. atalean ikasketa bakoitzerako adierazitako egunetan argitaratuko dira, Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen Katalogoan kirol ikasketa bakoitzari dagokion fitxan:

–Iraupen-eskia:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Inscripcion-en-ensenanzas-deportivas-de-esqui-de-fondo.

2. Ikaspostua lortu duten ikasleek ebazpen honen 2. oinarriko 2. atalean ikasketa bakoitzerako adierazitako datetan egin beharko dute matrikula.

3. Epe arruntean inskribatu eta ikaspostua lortu dutenak, adierazitako datetan matrikulatzen ez badira, onarpen prozeduratik baztertuak izanen dira. Bertan parte hartzen ahalko dute berriz, epe berezian inskribatuta.

11. Matrikulazioa.

1. Onartutako ikasleek kasuan kasuko kirol-irakaskuntza eskaintzen den ikastetxeko idazkaritzan egin beharko dute matrikula, ebazpen honen 2. oinarriko 2. atalean aipatzen den epean.

2. Ezarritako epeetan matrikula egiten ez badu, ikasleak esleitu zaion ikaspostua hartzeko eskubidea galduko du.

Iragarkiaren kodea: F2212873