196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

240/2022 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez 50.000 euroan handitzen baita toki entitateentzako dirulaguntza-deialdi batean 2022rako baimendutako gastua, hain zuzen, bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea sustatzen duten proiektuak aurrera eramateko deialdiari dagokiona.

Eskubide Sozialetako kontseilariak apirilaren 27an emandako 89/2022 Foru Aginduaren bidez, toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onetsi zen, 2022. urtean bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea sustatzen duten proiektuak aurrera eramateko.

Foru aginduaren hirugarren puntuan ezartzen denez, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, 50.000 euroan gehienez ere, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.

Aurkeztutako espedienteak baloratu ondoren, ondorioztatu da baimendutako aurrekontu-kreditua ez dela nahikoa, eta, beraz, beharrezkoa da deialdian baimendutako gastua 50.000 euro handitzea.

Ikusirik Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren txostena.

Horrenbestez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea sustatzen duten proiektuak aurrera eramateko asmoz toki entitateei ematen zaizkien dirulaguntzen deialdian 2022rako baimendutako gastua 50.000 euro handitzea, 2022ko gastuen aurrekontuko “Toki entitateentzako dirulaguntza kontziliazio programetarako” izeneko 920006 93300 4609 231500 aurrekontuko partidaren kargura.

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako kontu-hartzaile delegatuari, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari, Familiaren Atalari eta departamentu honetako Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 21ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2212757