196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

236/2022 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez 75.000 euroan handitzen baita familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko 2022. urterako laguntza ekonomikoen deialdirako baimendutako gastua.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 12ko 159/2020 Foru Aginduaren bidez, 2020tik 2023ra bitarte familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren besteak beste.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 11ko 28/2022 Foru Aginduaren bidez, familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko laguntza ekonomikoak emateko deialdia onetsi zen 2022. urterako, eta 300.000 euroko gastua baimendu zen 2022ko gastuen aurrekontuko “Suspertu plana. Kontziliaziorako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura.

Foru aginduaren laugarren puntuan ezartzen denez, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastuaren zenbatekoa 150.000 euroan handitzen ahalko da, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.

Deialdirako baimendutako aurrekontuko kreditua bukatu da eta zenbait espediente ebazteke gelditu dira. Gaur egun, aurreikusitako gastua 75.000 eurokoa da eta 90 espedienteren balorazioari dagokio. Beraz, beharrezkoa da deialdian baimendutako gastua zenbateko horretan handitzea.

Ikusirik Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren txostena.

Horrenbestez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 75.000 euroan handitzea familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko 2022. urterako laguntza ekonomikoak emateko deialdian baimendutako gastua; gastu hori 2022ko gastuen aurrekontuko “Kontziliaziorako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura ordainduko da.

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako kontu-hartzaile delegatuari, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari, Familiaren Atalari eta departamentu honetako Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 15ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2212522