196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2249/2022 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialisten 27 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 16an emandako 1314E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa), aipatu deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen, eta ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa), epaimahaiaren osaera aldatu eta osatu zen.

Martxoaren 4ko 448E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1600E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskatutako baldintzak bete eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Proposamen hori 2022ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Adieraztea txanda irekian proposatutako izangaien artean dagoen Nerea Díez Sánchez andreak ezinbesteko arrazoia alegatu eta eskatu duela epearen zenbaketa eten dadila ezinbesteko egoera hori desagertu arte.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da proposatutako gainerako izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

–Erreserba txanda %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat:

IRISARRI GAMBRA, MIREN

–Txanda irekia:

PEREZ VALDIVIESO, JOSE RAMON

NAVARRO GARCIA, CRISTINA

VEIGA GIL, LEONOR

MURILLO JASO, EVA

URIARTE ROSQUIL, ESTEFANIA

MARTINEZ GARCIA, OSCAR

URRA NUIN, MIKEL

HIJOSA BASARTE, ESTHER

NAPAL ONGAY, GUILLERMO

LOBON JIMENEZ, ANA CARLA

ANTUÑANO UNANUA, IRANZU

HIDALGO NOZAL, MARIA

POLO GIL, MARIA

JIMENO GARCIA, JUAN PABLO

CASIMIRO ERVITI, ANA

ROMERO BEDOYA, CARLOS ALBERTO

SANZ GANUZA, MARIA

BALDEON CHAVEZ, ELIZABETH JANE

NEGRO BEUNZA, PAULA

MARCOTEGUI BARBER, ISABEL

ABAJO MONGE, MARTA

CIERCOLES RAMIREZ, LAURA

CLEMENTE ARMENDARIZ, LUIS

GIL CABALLERO, SANDRA MARCELA

ANSO NAVARRO, MIKEL

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Nerea Díez Sánchezentzat epearen zenbaketa etetea, berak egiaztatu duen ezinbesteko arrazoia desagertu arte.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Reina Sofía ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzetara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko irailaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

HERRIA

Desgaitasuna

IRISARRI GAMBRA, MIREN

60465

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

ELKANO

Irekia

PEREZ VALDIVIESO, JOSE RAMON

70559

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

ELKANO

Irekia

NAVARRO GARCIA, CRISTINA

70631

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

VEIGA GIL, LEONOR

63082

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

MURILLO JASO, EVA

62449

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

URIARTE ROSQUIL, ESTEFANIA

68050

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

MARTINEZ GARCIA, OSCAR

63643

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

ELKANO

Irekia

URRA NUIN, MIKEL

63135

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

HIJOSA BASARTE, ESTHER

63838

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

NAPAL ONGAY, GUILLERMO

70738

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

LOBON JIMENEZ, ANA CARLA

63517

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

ANTUÑANO UNANUA, IRANZU

65614

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

HIDALGO NOZAL, MARIA

70633

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

POLO GIL, MARIA

63009

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

ELKANO

Irekia

JIMENO GARCIA, JUAN PABLO

63039

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

ELKANO

Irekia

CASIMIRO ERVITI, ANA

65502

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

ROMERO BEDOYA, CARLOS ALBERTO

65721

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

SANZ GANUZA, MARIA

68466

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

BALDEON CHAVEZ, ELIZABETH JANE

70627

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

NEGRO BEUNZA, PAULA

70632

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

MARCOTEGUI BARBER, ISABEL

70634

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

ABAJO MONGE, MARTA

63243

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

ELKANO

Irekia

CIERCOLES RAMIREZ, LAURA

64345

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

CLEMENTE ARMENDARIZ, LUIS

69926

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

GIL CABALLERO, SANDRA MARCELA

71512

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

ANSO NAVARRO, MIKEL

70940

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Iragarkiaren kodea: F2212113