196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2296/2022 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, María Ángeles Mata Garrido andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, dietetikako teknikari espezialistaren lanpostuan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 742E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dietetikako teknikari espezialisten 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22koan.

Irailaren 12ko 3113E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 25eko 3430E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28koan, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 817/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.

Aipatutako lanpostu horietatik 2 ez ziren bete, lanpostuen hartzaileei –igoera txandakoa bat, txanda irekikoa bestea– eszedentzia onartu zitzaielako lanpostuaz jabetzeko unetik aurrerako ondorioekin, une horretan zerbitzuak kontratu finkoarekin ematen ari zirelako Administrazio Publiko honetan edo beste batean.

Hori horrela, izendapen proposamen osagarria egin, aurkeztutako agiriak aztertu eta deialdian eskatutako betekizunak betetzen zirela egiaztatu ondoren, abuztuaren 8ko 2040/2022 Ebazpenaren bidez Ainara Aicua Royo andrearen izendapena egin zen, eta lanpostua esleitu zitzaion; aldi berean, deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritako epea eten zen María Ángeles Mata Garrido andrea izangaiarentzat, aski justifikatutako ezinbesteko kausa bat zela-eta.

Alegatutako ezinbesteko kausa bukatu denez, María Ángeles Mata Garrido andreak aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da orain onestea bai haren izendapena, bai aukeratu zuen lanpostuaren esleipena.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Ángeles Mata Garrido andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, dietetikako teknikari espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta 71339 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia, Iruñean.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitalpen honek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko irailaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2212239