196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2271/2022 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 306E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 16an emandako 1314E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa), aipatu deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen.

Martxoaren 4ko 443E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1563E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskatutako baldintzak bete eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Proposamen hori 2022ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

Txanda irekia:

GUEVARA ESLAVA, MARCELA PILAR

GARCIA CENOZ, MANUEL

CASADO BUESA, MARINA ITZIAR

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Reina Sofía ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzetara), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko irailaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

HERRIA

Irekia

GUEVARA ESLAVA, MARCELA PILAR

70157

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

Irekia

GARCIA CENOZ, MANUEL

63461

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

CASADO BUESA, MARINA ITZIAR

67620

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Iragarkiaren kodea: F2212132