196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2256/2022 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 306E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 12ko 341E/2020 Foru Aginduaren bidez (2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 24koa), aipatu deialdiaren I. eranskina zuzendu zen, eta Osasuneko kontseilariaren azaroaren 16ko 344E/2020 Foru Aginduaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa), aipatu deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen.

Martxoaren 4ko 443E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1564E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskatutako baldintzak bete eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Proposamen hori 2022ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Adieraztea txanda irekian proposatutako izangaietako batek, Mónica Mendigaña Ramos andreak, ez duela aurkeztu eskatutako dokumentazioa horretarako ezarritako epean.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da proposatutako gainerako izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

–Erreserba txanda %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat:

BARAIBAR ARGOTA, NEREA

Txanda irekia:

AZAGRA DE MIGUEL, ANA

ALEJANDRE GARCIA, PEDRO LUIS

SAN JULIAN ARANGUREN, M PAULA

BARTOLOME LEAL, PABLO

VITERI RAMIREZ, GUILLERMO

MONREAL BEORTEGUI, RAQUEL

BERMEJO GARCES, REBECA

UNZUE GARCIA-FALCES, GUILLERMO

EZPONDA CASAJUS, ANA

ORTEGA MOLINA, LESLY YANORY

SAINZ GOMEZ, MARIA DEL CARMEN

LENGHEL, FLORIN OLIMPIU

ZALAZAR, LAURA ROMINA

GARATEA AZNAR, PEDRO

ITURRALDE GARRIZ, AMAYA

SAEZ DE OCARIZ GARCIA, ANA

MALAFARINA, CONCETTA

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko, García Orcoyen ospitaleko eta Reina Sofía ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzetara), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko irailaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

HERRIA

Desgaitasuna duten pertsonak

BARAIBAR ARGOTA, NEREA

61195

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

AZAGRA DE MIGUEL, ANA

64979

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

ALEJANDRE GARCIA, PEDRO LUIS

71811

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

SAN JULIAN ARANGUREN, M PAULA

64666

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

BARTOLOME LEAL, PABLO

65781

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

VITERI RAMIREZ, GUILLERMO

71810

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

MONREAL BEORTEGUI, RAQUEL

62596

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

BERMEJO GARCES, REBECA

63623

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

UNZUE GARCIA-FALCES, GUILLERMO

68605

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

EZPONDA CASAJUS, ANA

70574

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

ORTEGA MOLINA, LESLY YANORY

71735

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

SAINZ GOMEZ, MARIA DEL CARMEN

65264

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

LENGHEL, FLORIN OLIMPIU

67336

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

ZALAZAR, LAURA ROMINA

68758

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

GARATEA AZNAR, PEDRO

65424

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

ITURRALDE GARRIZ, AMAYA

69942

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

SAEZ DE OCARIZ GARCIA, ANA

69943

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

MALAFARINA, CONCETTA

67079

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2212124