195. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

236/2022 EBAZPENA, irailaren 6koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Cintruénigo, Corella eta Fiteroko udal mugarteetan tentsio ertaineko instalazio elektriko baterako administrazio baimena ematen baita, bai eta exekuzio proiektua onesten, eta instalazioak onura publikoa duela zehazki deklaratzen ere.

2022ko urtarrilaren 25ean, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, ondoren adierazten den instalazio elektrikoa aldatzeko administrazio baimena eskatu zuen, baita haren exekuzio proiektua onets dadin eta instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratu dadin ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11317 (Ref.: 2022-004 BOSLAN/VG. 101031332. lana).

–Instalazioaren kokalekua: Cintruénigo, Corella eta Fiteroko udal-mugarteak.

–Helburua: inguru horretako hornidura hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: “Corella-Fitero” izeneko 13,2 kV-eko aireko linearen saihesbideak 49. eta 51. euskarrien artean, eta “Larrate-Fitero” izeneko 13,2 kV-eko aireko linearenak, 51. eta 98. euskarrien artean. Honako jarduketa hauek eginen dira:

–Hormigoi dardaratuzko 2 euskarri kenduko dira “Corella-Fitero” linean. “Larrate-Fitero” linean, hormigoi dardaratuzko 40 euskarri eta saretazko 2 euskarri kenduko dira. Horien ordez, saretazko 26 euskarri berri jarriko dira.

–47-AL1/8ST1A (lehengo LA-56) motako egungo eroalea 100-AL1/17-ST1A (100 A1/S1A) berriarekin ordeztuko da.

–Saretazko euskarri hauek bere horretan utziko dira “Corella-Fitero” 13,2 kV-eko linean: 63., 64., 66., 69. eta 74. euskarriak. Euskarri horiek guztiek transformazio zentro partikularretarako dira.

–Honako euskarri berri hauek SLB ebakigailuak izanen dituzte: 50.a (NA 11485), 75.a (NA 11286), 77.a (NA 11285) eta 79.a (NA 11284). Aldiz, 51. zenbakiko euskarri berria (NA 11309) sarea ebakitzeko organo bat jartzeko moduan prestatuko da.

–Aurrekontu orokorra, guztira: 360.173,56 euro.

Betetzeko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa, jendaurrean jarri ziren, 30 egunez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza. Horretarako, iragarki bat jarri zen 2022ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31koan, Diario de Navarra egunkarian, 2022ko apirilaren 1ean, eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian. Informazioaren berri eman zitzaien, halaber, Cintruénigo, Corella eta Fiteroko udalei, jendaurrean jar zezaten iraupen bereko epean.

Alegazio bat jaso da Paisajes y Viñedos de Navarra elkartearen eskutik, eta hartan eskatzen du, besteak beste, interesdun izaera aitortu eta espedientearen informazio eta txostenetara sarbidea eman diezaioten; horrez gain, ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren beharra adierazten du, eta Nafarroako ingurumen eraginari buruzko legea aplikatu dadila eskatzen.

Espedientean jaso da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk alegazio horri emandako erantzuna, non, beste argudio batzuk tartean, justifikatzen baitu ez dela beharrezkoa ingurumen ebaluaziorik egitea ezta ingurumen eraginaren eta lurzoru urbanizaezineko jardueren baimenik ere.

Bestetik, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak espedientean bildutako txostenak igorri zizkion Paisajes y Viñedos de Navarra elkarteari 2022ko maiatzaren 23an. Hala ere, zerbitzuaren arabera ez da bidezkoa elkarte hori entitate interesduntzat jotzea, inguruabar hori ez baita frogaturik gelditu aurkeztutako dokumentazioan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, 2022ko martxoaren 28an proiektuaren separatak igorri zitzaizkien Cintruénigo, Corella eta Fiteroko udalei, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Telefónica SAri, Fiteroko Ureztatzaileen Elkarteari, Nava eta Alhama Ureztatzaileen Elkarteari, Ombatillo Ureztatzaileen Elkarteari eta Nafarroako Gobernuaren Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, eskatutako baimenari adostasuna eman edo haren aurka agertzeko, hogeita hamar eguneko epean, eta, kasua bada, bidezko diren baldintza teknikoak ezartzeko.

Espedientean jasota dago I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ados agertu dela Telefónica SAk, Nava eta Alhama Ureztatzaileen Elkarteak eta Corellako Udalak egindako txostenei, 2022ko ekainaren 8an.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatu instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Marcos Hernando Tuesta industria ingeniari teknikoak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

6. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

7. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gobernuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Zuzendaritza Nagusira eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Telefónica SAri, Fiteroko Ureztatzaileen Elkarteari, Nava eta Alhama Ureztatzaileen Elkarteari, Ombatillo Ureztatzaileen Elkarteari eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Cintruénigo, Corella eta Fiteroko udalei, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dutela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko irailaren 6an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2212142