195. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

48/2022 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Atarrabiako 16 jabeen erkidegotarako (“Esteban Armendáriz” izenekoa, PIG 52 esp.).

Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbean harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aipatutakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da Atarrabiako 120 etxebizitzarentzat, 16 ataritan banatuak (Esteban Armendáriz). Hauek dira:

–Esteban Armendáriz kalea 11.

–Esteban Armendáriz kalea 13.

–Esteban Armendáriz kalea 15.

–Esteban Armendáriz kalea 17.

–Esteban Armendáriz hirugarren zeharkalea 2.

–Esteban Armendáriz hirugarren zeharkalea 4.

–Esteban Armendáriz hirugarren zeharkalea 6.

–Esteban Armendáriz hirugarren zeharkalea 7.

–Esteban Armendáriz hirugarren zeharkalea 8.

–Esteban Armendáriz hirugarren zeharkalea 9.

–Esteban Armendáriz hirugarren zeharkalea 11.

–Esteban Armendáriz hirugarren zeharkalea 13.

–Esteban Armendáriz bigarren zeharkalea 8.

–Esteban Armendáriz bigarren zeharkalea 10.

–Esteban Armendáriz bigarren zeharkalea 12.

–Esteban Armendáriz bigarren zeharkalea 14.

Jarduketa honen bidez, inguratzaile termikoa hobetuko da, eta eraikinak irisgarritasun unibertsalari buruzko berariazko araudira egokituko dira.

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Atarrabiako Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: betetzat jotzen dira herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Atarrabiako Udalaren parte-hartzearen betebeharra, eta proposatutako konponbide teknikoa birgaitzearen arloko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluak ezartzen du proiektuak etxebizitza arloan eskumena duen kontseilariak onetsi behar dituela foru agindu baten bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Atarrabiako jabeen erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua onestea (“Esteban Armendáriz” izenekoa, PIG 52 esp.):

–Esteban Armendáriz kalea 11, 13, 15 eta 17.

–Esteban Armendáriz hirugarren zeharkalea 2, 4, 6, 7, 8, 9, 11, 13.

–Esteban Armendáriz bigarren zeharkalea 8, 10, 12, 14.

Proiektua atxikitako atariei aplikatuko zaie:

–Esteban Armendáriz kalea 17.

–Esteban Armendáriz hirugarren zeharkalea 6, 8, 9 eta 11.

–Esteban Armendáriz bigarren zeharkalea 8 eta 10.

Dena dela, esku-hartze orokorreko proiektuaren indarraldian zehar, noiznahi jakinarazten ahalko diote etxebizitzaren arloan eskumena duen departamentuari proiektura bildu nahi dutela, eta hori nahikoa izanen da proiektua atari horietan ere aplikatzeko.

Ondorioak erabatekoak izan daitezen, beharrezkoa izanen da proiektuak aurkeztea dagokion birgaitze bulegoan, eta jabeen erkidegoek eskatzea (eta lortzea) proiektu horiek behin-behinean kalifika daitezela birgaitze jarduketa babestu gisa. Behin-behineko kalifikazioaren eskaera foru agindu honen datatik hasi eta lau urteko epean egin beharko da. Hasierako lau urteko epea beste lau urtez luzatzen ahal da, jabeen erkidego onuradunek hala eskatuta.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen; beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

3. Foru agindu hau igortzea ukitutako jabeen erkidegoei, esku-hartze orokorreko proiektua idatzi duen arkitektura estudioari, Atarrabiako Udalari, Etxebizitzako zuzendari nagusiari, Etxebizitza Zerbitzuari eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (www.vivienda.navarra.es), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 26an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2212887