195. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2022-S-315

San Isidro nekazaritzako kooperatibak ondotik azaltzen diren datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: San Isidro nekazaritzako kooperatiba.

Xedea: nekazaritzako kooperatiba bateko instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: El Riego erreka-zuloa (Arga ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Larraga (Nafarroa).

Ur beltzen fluxua, urtean 20 m³-ko bolumena duena, imhoff tanga baten bidez tratatzen da, eta ondoren iragazki biologiko bat dago, bakterio-ohantzea duena. Kutsatuta egon litezkeen euri urak dekantagailu batean eta I klaseko hidrokarburo-bereizgailu batean tratatzen dira; haien bolumena 45 m³-koa da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko irailaren 2an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2212449