195. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2022-S-350

Sakanako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Sakanako Mankomunitatea.

Xedea: Urdalurko edateko uren araztegiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Altzania ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Ziordia (Nafarroa).

Dekantagailuetatik eta ur-iragazkien garbiketatik datozen uren fluxua, urtean 730 m³-ko bolumena duena, homogeneizazio-andel baten, dekantagailu estatiko baten eta zentrifugagailu baten bidez tratatzen da. Ur beltzen gehieneko bolumena 0,3 m³-koa da urtean, eta iragazki biologikoa duen putzu septiko batean tratatzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko abuztuaren 31n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2212436