195. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Laborantzako herri-lurren aprobetxamendurako eskaera

Otsagabiko Udalak, 2022ko irailaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea “Udi”, “Berroeta” eta “Rial” alderdietako laborantzako herri-lurren aprobetxamendua adjudikatzeko prozedurari.

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia-unitate onuradunen eta interesdunen titularrek udal-bulegoetan aurkeztu ahal izanen dituzte eskabideak, dagokien dokumentazioarekin batera, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin xedatzen dena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta aipatu ordenantzan.

Otsagabian, 2022ko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2212417