195. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Berbintzanako Udalak, 2022ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Berbintzanako Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gaitu baitzen iragarkia argitaratuta 2022ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 7an; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berbintzanan, 2022ko irailaren 16an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2212538