195. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Arbeitzako UNC-2 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektuaren testu bategina. Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2022ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Arbeitzako UNC-2 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektuaren testu bategina, aldatua Arbeitzako 716. lurzatiaren katastro-doikuntzak direla eta.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 eta 152. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Amillaon, 2022ko irailaren 13an.–Alkatea, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2212405