195. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, mugikortasuneko ikuskatzaile laguntzailearen 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko irailaren 19an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako mugikortasuneko ikuskatzaile laguntzailearen 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2021eko maiatzaren 3ko erabakiak onetsi eta 2021eko 123. NAOn, maiatzaren 27koan, argitaratuko deialdiarekin bat egin baita, eta bat etorrita hautaketa epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eskatutako agiriak behin aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, ERABAKITZEN DA honako hauek Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea mugikortasuneko ikuskatzaile laguntzaile lanposturako:

SÁNCHEZ DÍEZ DE ULZURRUN, MIGUEL ÁNGEL, 407.100-1 plaza-zenbakia.

ZAPATA FERNÁNDEZ DE PINEDO, EDUARDO, 407.100-2 plaza-zenbakia.

BIZKAI CAPAPAY, ERIKA, 407.100-3 plaza-zenbakia.

IRUSTA APRAIZ, AINHOA, 407.100-4 plaza-zenbakia.

Interesdunak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena noiz jaso eta hortik aitzina.

Iruñean, 2022ko irailaren 19an.–Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2212615