195. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean jardun dezan. Izendapena

Cortesko Udalaren zerbitzura funtzionarioen araubidean aritzeko administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an), Cortesko Udalak, Alkatetzaren 2022ko irailaren 15eko 314/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki du María Reyes Lorente Fernández izendatzea, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia delako.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cortesen, 2022ko irailaren 15ean.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2212471