195. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, mailaz igotzeko lehiaketaren bidez bete dadin barnealdeen garbiketako arduradunaren lanpostua.
Bete gabe deklaratzea

Burlatako Udaleko alkateak, 2022ko irailaren 14an, 1011/2022 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatetzaren 889/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi honen oinarriak onetsi ziren: deialdia, mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko barnealdeen garbiketako arduradunaren lanpostu bat, Burlatako eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoa (2022ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 18koa). Lanpostuak 5,59. zenbakia dauka plantillan.

Deialdiaren 6. oinarrian ezarritakoarekin bat, ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, lehiaketa eman gabe gelditu dela dioen ebazpena emanen du alkateak. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Aurreikuspen horrekin bat, eta eskabiderik aurkeztu gabe iragan denez deialdian aurreikusitako epea (deialdia, mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko barnealdeen garbiketako arduradunaren lanpostu bat, Burlatako eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoa), bidezkoa da aipatutako deialdia eman gabe uztea.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Eman gabe uztea honako deialdi hau, zioen azalpenean adierazitako arrazoiengatik: deialdia, mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko barnealdeen garbiketako arduradunaren lanpostu bat, Burlatako eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoa. Alkatetzaren 2022ko abuztuaren 5eko 889/20hi22 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitaratu zen 2022ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 18koan.

Bigarrena.–Agintzea ebazpena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orriko egoitza elektronikoan.

Burlatan, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2212662