195. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

915E/2022 EBAZPENA, irailaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena Ingurumeneko zuzendari nagusiak ekainaren 29an emandako 664E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten baita “Repotenciación Montes de Cierzo”, “Repotenciación Montes de Cierzo I” eta “Repotenciación Montes de Cierzo II” haize-parkeetarako, Eólica Montes de Cierzo SLU enpresak Tutera eta Cintruenigoko udalerrietan sustatuak, “La Serna” transformazio azpiestazio elektrikoraino energia eramateko azpiegitura ere barne sarturik.

Aipatu ebazpen horretan, hots, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 664E/2022 Ebazpenean, akats bat atzeman da 2. atalean (Proiektuaren deskribapena). Zehazki, “Montes de Cierzo II” haize-parkeari dagozkion aerosorgailuen kokalekuak aditzera ematen dituen koordenatu-taulak koordenatu bera ematen du, oker eman ere, haize-sorgailu guztietarako.

Horregatik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz, bidezkoa da Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 664E/2022 Ebazpenaren akatsa zuzentzea, “Montes de Cierzo II” haize-parkearen proiektuari dagokion koordenatu-taula ordeztuz ebazpen honetan ematen denarekin.

Azaldutakoagatik, eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuan eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuan xedatutakoa,

EBAZTEN DUT:

1. “Montes de Cierzo II” haize-parkeko aerosorgailuen kokalekuak aditzera eman zituen koordenatu-taula ordeztea jarraian ageri den beste taula honekin. Hasierako taula hori Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 664E/2022 Ebazpenaren 2. atalean (Proiektuaren deskribapena) eman zen.

MONTES DE CIERZO II

ETRS 89 30N koordenatuak

AERO.

UTM X

UTM Y

MC II 01

604.010

4.659.193

MC II 02

604.372

4.659.364

MC II 03

604.517

4.659.716

MC II 04

604.902

4.659.906

MC II 05

604.288

4.660.098

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari (Tuterako barrutia).

Iruñean, 2022ko irailaren 9an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2212278