195. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

153/2022 EBAZPENA, irailaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez espedientea abiatzen baita Aras, Larraga, Artaxoa, Añorbe, Eneritz eta Ukar herrietako abelbideen inbentarioa egin eta mugarriak sailkatu eta ordezteko, bai eta Imasetik Iratxera doan errege altxonbidean, Mendabian, mugarriak ordeztu eta haien inbentarioa egiteko ere.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Ingurumen Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, mugarriztatu, handitu eta ezartzea. Eskumen horiek erabiliz, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak beharrezkotzat jo du lanak hastea.

Proposamena justifikatutzat jotzen da, kontuan harturik Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean ezarritakoa, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onespena ematea honako hauetarako espedientea abiatu dadin: Aras, Larraga, Artaxoa, Añorbe, Eneritz eta Ukar herrietako abelbideen inbentarioa eta mugarrien sailkapena eta ordezpena, eta mugarrien ordezpena eta inbentarioa Imasetik Iratxera doan errege altxonbidean, Mendabian.

2. Izendatzea abelbideak sailkatzeko espedientean ariko den Nafarroako Foru Komunitateko ordezkaria, hain zuzen ere Cristóbal Molina Terrén jauna, Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoko burua (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Basoen eta Ehizaren Zerbitzura eta Aras, Larraga, Artaxoa, Añorbe, Eneritz Ukar eta Mendabiako udaletara.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Aurrekoa gorabehera, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, beste arrazoi batzuetan oinarrituta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko irailaren 6an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2212140