192. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

46/2022 EBAZPENA, irailaren 14koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ezkurrako balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 25eko 29/2022 Ebazpenaren bidez, Ezkurrako balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.

2022ko abuztuaren 31n egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ezkurrako balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2022ko abuztuaren 31ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Onetsitako balorazio txostena eraginkorra izanen da aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko aldia bukatu eta hurrengo egunetik aurrera. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Laugarrena.–Ezkurrako balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzeko agintzea: https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Ezkurrako Udalari igortzea.

Iruñean, 2022ko irailaren 14an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2212431