192. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

187C/2022 EBAZPENA, irailaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Planasa Equities SL enpresaren Valtierrako lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Valtierrako Planasa Equities SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31102041012022), erregistro honetan 2021eko abenduaren 29an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko otsailaren 15ean sinatua eta 2021eko abuztuaren 1ean eta 9an zuzendua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko irailaren 8an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Planasa Equities SL enpresaren hitzarmen kolektiboa Valtierrako lantokirako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2212265