192. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

97E/2022 FORU AGINDUA, irailaren 5ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, “Ekimen Eraldatzaileak Giza Eskubideen arloan” I. lehiaketaren deialdia eta oinarri arautzaileak onartzen dituena 2022. urterako.

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zerbitzuaren bidez, Giza Eskubideak aplikatzeko estrategia bat garatzen ari da, Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoaren barruan.

Lan horren esparruan, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak “Ekimen Eraldatzaileak Giza Eskubideen arloan” I. jardunbide egokien Lehiaketa sustatzen du, 2022. urterako aurreikusitako jarduketa berrietako bat den aldetik.

Lehiaketa horren helburua da Nafarroako Foru Komunitatean Giza Eskubideen aplikazioan aldaketa positiboak eragiten dituzten jarduketak aitortzea, eta, aldi berean, erakundeei, administrazioei, gizarte-erakundeei eta enpresei haien esperientzia berritzaileak eta arrakastatsuak ikusarazteko aukera ematea.

Lehiaketa honakoei zuzenduta dago lehentasunez: Gobernuko edo tokiko administrazio eta erakunde publikoak, GGKEak, gizarte-erakundeak eta sektore pribatuko enpresak, sindikatuak, fundazio publiko eta pribatuak, erakunde akademikoak eta/edo ikerketakoak, elkarte profesionalak eta hedabideak.

Ekimenik onenetako bakoitzaren saria, oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera, honakoa da: diploma eta plaka oroigarri bat ematea eta Nafarroako Foru Komunitateko Giza Eskubideen Jardunbide Egokien I. Katalogoan (2021-2022) sartzea “Ekimen Eraldatzailerik onena Giza Eskubideen arloan” aipamenarekin.

Sari horiek emateko gastuei aurre egiteko, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko gastu aurrekontuan, bada partida bat “Sariak, lehiaketak eta sariketak” izenekoa, B20002 B2100 2268 232500 partida, alegia. Partida horretan dagoen gerakina nahikoa da lehiaketan emanen diren sarietako gastuei aurre egiteko.

Espedientean, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuaren txosten-proposamena jaso da, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiaren adostasunarekin, baita txosten juridikoa ere.

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

AGINTZEN DUT:

1. Onestea “Ekimen Eraldatzaileak Giza Eskubideen arloan” I. lehiaketaren 2022ko deialdia, bai eta haren oinarri arautzaileak ere, foru agindu honen bukaeran txertatu direnak.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari, eta igortzea Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratibo eta Ekonomikoaren Atalera, behar diren ondoreak izan ditzan.

4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko irailaren 5ean.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

“EKIMEN ERALDATZAILEAK GIZA ESKUBIDEEN ARLOAN”
I. LEHIAKETAREN DEIALDIAREN OINARRIAK

1.–Justifikazioa eta testuingurua.

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zerbitzuaren bidez, Giza Eskubideak aplikatzeko estrategia bat garatzen ari da, Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoaren barruan.

Plan horrek aurreikusten dituen jarduketa berritzaileen artean dago Giza Eskubideen Behatoki Iraunkor bat sortzea, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuaren mende egonen dena –haren 2022rako lan programa garatzen ari dira jada–.

Hauek dira behatoki horren lan ildo nagusiak:

–Prestakuntza eta sentsibilizazioa, bai administrazioan, bai gizartean.

–Nafarroako Foru Komunitateko giza eskubideen egoeraren ikerketa eta azterketa.

–Nazioarteko eta nazioko erakundeekin lan sareak sortzea.

–Joera berriak eta lan ildo berritzaileak identifikatzea.

–Gizarte zibileko erakundeen artean ekintzak sustatzea.

–Nafarroan giza eskubideen alde diharduten erakundeak koordinatzea.

Behatokiak egiten duen lan horren esparruan, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak “Ekimen Eraldatzaileak Giza Eskubideen arloan” I. jardunbide egokien Lehiaketa sustatzen du, 2022. urterako aurreikusitako jarduketa berrietako bat den aldetik.

Lehiaketa horri esker, Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoaren 14. ekintza gauzatu ahalko da. Plan horretan, Nafarroan giza eskubideen aplikazioaren arloko jardunbide egokien katalogoak sortzea planteatzen da, erakunde, gizarte eta ekonomia eremuetan.

2.–Lehiaketaren xedea eta helburua.

Lehiaketa horren helburua da Nafarroako Foru Komunitatean giza eskubideen aplikazioan aldaketa positiboak eragiten dituzten jarduketak aitortzea, eta, aldi berean, erakundeei, administrazioei, gizarte-erakundeei eta enpresei haien esperientzia berritzaileak eta arrakastatsuak ikusarazteko aukera ematea.

Aurkeztutako proposamenak koaderno edo katalogo batean sartuko dira, eta koaderno edo katalogo hori tokiko, Estatuko eta nazioarteko hedabide ugaritan zabalduko da. Bereziki aipatuko dira epaimahaiaren iritziz ekimen eraldatzaile onenak direnak.

3.–Entitate parte-hartzaileak.

Lehiaketan beren hautagaitzak aurkeztu ahalko dituzte giza eskubideen arloan lan jarraitua egin dutela eta Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan honako jarduketa ildo hauetakoren batean lagundu dutela egiaztatzen duten erakunde publiko edo pribatuek:

–Ikerketa, dibulgazioa eta herritarren sentsibilizazioa.

–Giza eskubideen sustapena, defentsa eta aplikazioa.

–Urraketak prebenitzea eta desagerraraztea.

Lehiaketa honakoei zuzenduta dago lehentasunez: Gobernuko edo tokiko administrazio eta erakunde publikoak, GGKEak, gizarte-erakundeak eta sektore pribatuko enpresak, sindikatuak, fundazio publiko eta pribatuak, erakunde akademikoak eta/edo ikerketakoak, elkarte profesionalak eta hedabideak.

Ez da pertsona fisikoen hautagaitza indibidualik onartuko.

4.–Hautagaitzak aurkeztea.

Entitate interesdunek eskabide-orri bidez aurkeztu beharko dute beren hautagaitza, horretarako egindako inprimakia betez. Inprimaki hori oinarri hauen I. eranskinean dago jasota.

Eskabideak Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoari buruzko ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak sortu eta arautzen duen Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez aurkeztuko dira:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa

Eskabideak Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari zuzendu beharko zaizkio, destinoko atala: 10007859.

Eskabidea 2022ko urriaren 31ko 14:30 ordua baino lehen aurkeztu beharko da, entitate interesdunaren legezko ordezkariak sinatuta.

Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Hautagaitza aurkezteak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

5.–Hautagaitzek bete beharreko baldintzak.

Hautagaitzak I. eranskineko inprimaki osoa betez egin beharko dira. Inprimaki horri beste dokumentu garrantzitsu batzuk erantsi ahalko zaizkio, multimedia elementuak barne –dokumentu horiek ZIP formatuko fitxategi bakar batean erantsi beharko dira–. Dokumentazio guztia epaimahaiari aurkeztutako ekimenak ongi ulertzen laguntzera bideratuta egonen da.

Ez dira onartuko gauzatu gabeko ideiak edo proiektuak. Ekimenak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera inplementatuta egon beharko dira, eta 4. oinarrian ezarritako epea amaitzean amaituta edo gauzatze-egoera aurreratuan egon beharko dute.

Hautagaitza bakoitzak aukeratu beharko du zein kategoriatan nahi duen aitortua izatea:

–1. kategoria. Politika publikoak, unibertsitateak eta ikerketa institutuak.

–2. kategoria. Ekimen pribatuak enpresa eta sindikatuen esparruan.

–3. kategoria. Gizarte zibileko ekimenak.

Erakunderen batek kategoria batean baino gehiagotan parte hartu nahi badu, inprimaki bat baino gehiagoren bidez egin beharko du.

Ekimenek argi eta garbi erakutsiko dute beren aurkezpenean giza eskubideei buruzko nazioarteko estandarrekin bat datozela, eta zuzeneko lotura izanen dute honako lan ildo hauetakoren batekin:

–Eskubide zibil eta politikoak sustatzea eta/edo defendatzea.

–Eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak sustatzea eta/edo defendatzea.

–Giza eskubideen inguruko ikerketa, sentsibilizazioa eta prestakuntza.

–Urraketak prebenitzea eta desagerraraztea.

Era berean, argi eta garbi azaldu beharko dute proposatutako ekimenaren azterketa, honako alderdi hauei dagokienez:

–Inpaktua eta emaitza frogagarriak: proposamenak adieraziko ditu lortutako emaitzak edo inpaktuak –adierazleen, ebaluazio txostenen, azterlanen eta abarren bidez neur daitezkeenak–, eta horien bidez frogatuko da zer onura eta hobekuntza eragiten dituzten pertsonen bizi baldintzetan giza eskubideen ikuspegitik.

–Berrikuntza maila: gaur egun dauden soluzioei buruzko ikuspegi berritzaileak ematea, pertsonen oinarrizko eskubideak gauzatzeari dagokionez dauden erronkei modu sortzailean erantzunen dietenak.

–Kalteberak babestea: ekimenak talde kalteberen arretan, defentsan eta ikusgarritasunean duen eragin maila.

–Aliantzak eta lankidetza: ekimenaren garapenean askotariko eragile estrategikoekin lankidetzan eta/edo aliantzetan inplikatzeko eta lan egiteko gaitasuna garatzea.

–Proiektuaren jasangarritasun maila: kondizio horrek bermatzen du ekimenaren helburuak eta inpaktu positiboak sozialki, kulturalki, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik jasangarriak direla, eta, amaitu ondoren, iraun egiten dutela.

–Erreplikagarritasuna: ekimenak, oro har edo zati batean, antzeko egoeretan aplikatzeko duen gaitasuna, erraztasuna eta malgutasuna, bai eta antzeko beste ekimen batzuen inspirazioa izatekoa ere.

–Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna eta irisgarritasun unibertsala: emakumeen eskubideen ikuspegi frogagarriari atxikitako antolaketa politika baten barruko ekimenak balioetsiko dira. Era berean, desgaitasuna duten pertsonen eskubideen ikuspegiari atxikita daudenak.

6.–Ebaluazio irizpideak.

Hautagaitzak balorazio irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

1. Honako gai eremu hauei emanen zaie lehentasuna eta puntuazio handiena:

–Gobernantza eta aliantza publiko-pribatuak.

–Herritarren parte-hartzea.

–Hezkuntza eta sentsibilizazioa.

–Eskubide kulturalen sustapena.

–Aniztasun kulturala eta kulturartekoa.

–Giza eskubideak enpresan.

–Terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen eskubideak.

–Genero berdintasuna eta emakumeen parte-hartzea.

–LGTBI+ taldeen eskubideak.

–Pobrezia eta gizarte desberdintasunak desagerraraztea.

–Ingurumen kudeaketa eta lurraldeak.

–Etxebizitza arrazoizko prezioan eta kalitatezkoa.

–Adinekoen eskubideak.

–Haurren eta nerabeen eskubideak.

–Migranteen eta errefuxiatuen eskubideak.

–Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak.

–Inpaktuak eta urraketak COVID-19aren testuinguruan.

2. Aurkeztutako proposamena ekimen eraldatzailetzat jotzeko arrazoiak.

3. Argitasun eta sintesi maila proposamenaren edukien aurkezpenean.

4. Eragin frogagarria eta benetakoa pertsonen bizi baldintzen hobekuntzan, giza eskubideei dagokienez.

5. Gizarte, ekonomia eta ingurumen jasangarritasun mailak.

6. Komunitatea eta haren antolatzeko gaitasuna indartzeko ekarpenak.

7. Interes taldeek ekimena diseinatzeko eta inplementatzeko fase guztietan parte hartzea.

8. Ikuspegi berritzailea.

9. Ezagutza transferitzeko potentziala.

10. Erreplikagarritasuna.

11. Genero ikuspegiaren eta irisgarritasun unibertsaleko ikuspegiaren zeharkakotasuna.

7.–Epaimahaia.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko bi pertsonak eta giza eskubideetan –haien edozein esparrutan– adituak diren bi pertsona independentek osatuko dute epaimahaia.

8.–Saria.

Sariak ekitaldi publiko batean banatuko dira, 2022ko abenduan.

Sariak, kategoria bakoitzeko hiru ekimen onenetako bakoitzerako, diploma bat eta plaka oroigarri bat ematea eta Nafarroako Foru Komunitateko Giza Eskubideen Jardunbide Egokien I. Katalogoan (2021/2022) Giza Eskubideak Eraldatzeko Ekimen Onena gisa sartzea barne hartzen ditu.

Epaimahaiak, ekimen onenak saritzeaz gain, aipamen berezia egin ahalko die haien kalitateagatik eta ahalmen eraldatzaileagatik aintzatespenean nabarmentzea merezi duten ekimenei.

Azkenik, epaimahaiak erabakiko du aurkeztutako hautagaitzetatik, sarituez gain, zein sartu beharko diren Nafarroako Foru Komunitateko Giza Eskubideen Jardunbide Egokien I. Katalogoan (2021/2022) “ekimen eraldatzaile” gisa.

I. ERANSKINA

“Ekimen Eraldatzaileak Giza Eskubideen arloan” lehiaketarako hautagaitza aurkezteko formularioa

1. Hautagaitzaren izenburua:

2. Aplikatzen den lurralde eremua:

3. Hautagaitza aurkezten duen instituzioa/erakundea:

Entitate mota:

Entitatearen izena:

IFKa:

4. Harremanetarako pertsona:

Izen-deiturak:

Entitatean duen kargua edo ordezkaritza:

Telefonoa:

Helb. elektronikoa:

Webgunea (URL):

5. Ekimenaren inplementazio data:

Adierazi inplementazioaren hasiera data eta ekimena gaur egun amaitu den edo gauzatzen jarraitzen den.

6. Hautagaitzaren kategoria (1, 2 edo 3):

7. Ekimenaren deskribapen xehatua:

7.1. Ekimenaren sintesia:

–Ekimena garatu aurreko egoera: (150 hitz, gehienez ere).

–Ekimena zertan datzan: (300 hitz, gehienez ere).

–Lortu nahi diren helburuak: (150 hitz, gehienez ere).

–Garatutako estrategiak eta izandako aldaketa nagusiak: (150 hitz, gehienez ere).

–Orain arte jarduketaren garapenarekin lortutako egoera: (150 hitz, gehienez ere).

–Oharrak: (100 hitz).

7.2. Funtsezko elementuen azterketa:

–Inpaktua eta emaitza frogagarriak: lortutako emaitzak edo inpaktuak –adierazleen, ebaluazio txostenen, azterlanen eta abarren bidez neur daitezkeenak–, eta horien bidez frogatuko da zer onura eta hobekuntza eragiten dituzten pertsonen bizi baldintzetan giza eskubideen ikuspegitik.

–Berrikuntza maila: gaur egun dauden soluzioei buruzko ikuspegi berritzaileak, pertsonen oinarrizko eskubideak gauzatzeari dagokionez dauden erronkei modu sortzailean erantzunen dietenak.

–Kalteberak babestea: ekimenak talde kalteberen arretan, defentsan eta ikusgarritasunean duen eragin maila.

–Aliantzak eta lankidetza: ekimenaren garapenean askotariko eragile estrategikoekin lankidetzan eta/edo aliantzetan inplikatzeko eta lan egiteko gaitasuna garatzea.

–Proiektuaren jasangarritasun maila: kondizio horrek bermatzen du ekimenaren helburuak eta inpaktu positiboak sozialki, kulturalki, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik jasangarriak direla, eta, amaitu ondoren, iraun egiten dutela.

–Erreplikagarritasuna: ekimenak, oro har edo zati batean, antzeko egoeretan aplikatzeko duen gaitasuna, erraztasuna eta malgutasuna, bai eta antzeko beste ekimen batzuen inspirazioa izatekoa ere.

–Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna eta irisgarritasun unibertsala: emakumeen eskubideen ikuspegi frogagarriari atxikitako antolaketa politika baten barruko ekimenak balioetsiko dira. Era berean, desgaitasuna duten pertsonen eskubideen ikuspegiari atxikita daudenak.

7.3. Alderdi finantzarioak.

–Ekimenaren guztizko kostua:

(adierazi banakapena, hala badagokio, urtearen eta proiektuko bazkidearen arabera).

–Finantzaketaren jatorria:

–Entitatearen funts propioek emandako baliabideak:

–Laguntza edo dirulaguntza publikoak (adierazi zeintzuk):

–Laguntza pribatuak (adierazi zeintzuk):

Iragarkiaren kodea: F2211950