192. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

276/2022 prozedura. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea

Idazkaritza honetan honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hau aurkeztu da eta, erregistratu eta tramitera onartu ondoren, erreferentzia hau eman zaio: 276/2022 prozedura arrunta; STEE-EILASek eskatuta jarri da, maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren kontra, zeinak onesten baitu enplegu publikoaren eskaintza partzial bat, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Eskaintza hori da maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2022ko irailaren 12an.–Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2212515