192. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIREKO ETA PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan-egutegia

Ikusirik Mankomunitateko buruak aurkeztutako langileen lan-egutegiko proposamena 2022rako.

Kontuan harturik, indarrean dauden lege-xedapenei jarraikiz, Beireko eta Pitillasko Mankomunitateko burua dela hura onesteko organo eskuduna.

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanaldia ezartzen duena Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuetatik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 140/2021 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022. urterako asteguneko jaiak zein diren zehazten duena; ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa.

Mankomunitateko burutza honek, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 24. artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41. artikuluak ematen dizkioten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DU:

Lehena.–Beireko eta Pitillasko Mankomunitatearen langileendako 2022ko lan-egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak; hona hemen:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
  • Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
  • Apirilaren 14a: Ostegun Santua.
  • Apirilaren 15a: Ostiral Santua.
  • Apirilaren 18a: Pazko astelehena.
  • Ekainaren 29a. Herriko jaieguna.
  • Uztailaren 25a: Santiago eguna.
  • Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
  • Urriaren 12a: Hispanitatearen eguna.
  • Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
  • Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
  • Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
  • Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
  • Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Bigarrena.–Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago aipatutako jaiegunetan ere, horiek ere kontuan hartu baitira 2022rako lan-egutegian. Aipatutakoez gain, bulegoak itxi eginen dira 2022ko abenduaren 5ean.

Hirugarrena.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Printzipioz, 248 lanaldi izanen dira, 7 ordu eta hogei minutukoa bakoitza.

Laugarrena.–Erabaki honen iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Beireko eta Pitillasko Mankomunitateko iragarki-taulan eta Beireko eta Pitillasko udalen gardentasun atarietan, eta Batzar Orokorrari helaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen udal organoari zuzendua, adierazitako epe berean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazten zaionetik hasita.

2022ko irailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2212166