2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
2/2022 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Leringo Udalak, 2022ko abuztuaren 10ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2/2022 aurrekontu-aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Lerinen, 2022ko irailaren 6an.–Jarduneko alkatea, Maite Yerro Gainza.
Iragarkiaren kodea: L2212283