192. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2022ko abuztuaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Castejongo Udalaren 2022rako plantilla organikoa aldatzea, espedientean ageri den proposamenari jarraikiz.

Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, 2022ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abuztuaren 22an, eta toki-erakundearen iragarki-taulan paratuta.

Aipatu jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu hasiera batez onetsitako agiriaren aurka, aldaketa behin betiko onetsi, eta iragarki honen bidez argitaratzen da. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Aldaketaren xehetasuna:

1.–Lanpostua amortizatzea:

KARGUA

SARBIDEA

KOP.

LANALDIAREN LUZAPENA

BALDINTZAK

Kontu hartzailea (2)

B

Oposizio-lehiaketa

1

%30,00

%3,57

%35,00

%5,00

Amortizatutako lanpostua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 244 bis artikulua, eta Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen iragankorra)

2.–Lanpostuak sortzea:

KARGUA

SARBIDEA

KOP.

EGOERA

BALDINTZAK

Kontu hartzailea (2)

A

Oposizio-lehiaketa

1

%30,00

%3,72

%35,00

%5,00

Hutsik

(Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 244 bis artikulua, eta Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen iragankorra).

Egoitzako gizarte-langilea

B

Oposizio-lehiaketa

1

%25,00

%3,57

Hutsik

Lanaldia: %50

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Castejonen, 2022ko irailaren 13an.–Alkatea, David Álvares Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2212282