192. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: “Cantera Solar” eguzki instalazio fotovoltaikoa, Funesko eta Milagroko udal-mugarteetan. 5235-CE espedientea.

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, jendaurrean jartzen da espediente hau:

–Eskatzailea: Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SL.

–Deskribapena: Funesko eta Milagroko udal-mugarteetan, 5 MW-eko “Cantera Solar” eguzki instalazio fotovoltaikoa, lurzoruan instalatua, eta haren transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak.

–Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, honako helburu hauekin: lortzea aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa, eta onura publikoa zehazki deklaratzea.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Onura publikoa zehazki deklaratzeak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultatu ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/eguzki-planta-fotovoltaikoa-espediente-5235-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2022ko irailaren 7an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEAK UKITZEN DITUEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ZEHATZA
ETA BANAKAKOA

1. Eguzki instalazio fotovoltaikoa.

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

KATASTROKO ERREFERENTZIA

IZAERA / LABOREA

JABEA

HERRIA

PROBINTZIA

Funes

11

139F

310000000002226287LW

Lehorreko lurrak

Funesko Udala

Funes

Nafarroa

9,17 ha-ko okupazioa

2. Ebakuazioko lur azpiko linea.

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

KATASTROKO ERREFERENTZIA

IZAERA / LABOREA

JABEA

HERRIA

Funes

11

165

310000000001197978OA

Elkorra

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

Funes

Nafarroa

2

2

44

22

Milagro

3

260

310000000001288532UJ

Elkorra

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

Milagro

Nafarroa

20

20

1170

690

Milagro

3

264

310000000001288533IK

Lehorreko lurrak

Milagroko Udala

Milagro

Nafarroa

0

0

15

10

Iragarkiaren kodea: F2212146