192. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

239/2022 EBAZPENA, irailaren 13koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, ebazten duena Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko zuzendari lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia, zeina maiatzaren 9ko 135/2022 Ebazpenaren bidez egin baitzen.

Justiziako zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 135/2022 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen izendapen askearen bidez betetzeko Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko zuzendari lanpostua, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Ebazpen hori 2022ko ekainaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bai eta egun bereko Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Deialdian eskaerak aurkezteko ezarritako epea bukaturik, ikusi da izangai bakar bat aurkeztu dela.

Hautagaia egokia dela ikusirik eta deialdian ezarritako baldintzak eta zehaztapenak bete direla egiaztatu ondoren, bat etorriz Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 60. artikuluan ezarritakoarekin, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko zuzendari lanpostua –Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia– izendapen askearen bidez betetzeko deialdia ebatzi dela xedatzea. Deialdia Justiziako zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 135/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko zuzendari lanposturako izendatzea Iñaki Pradini Olazábal jauna, auzitegi-medikuen kidegoko karrerako funtzionarioa eta Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuko Auzitegiko Klinikako Zerbitzuko burua.

3. Esleitutako lanpostuaren jabetza hartzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 52. artikuluari jarraituko zaio.

4. Ebazpen hau argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (https://www.navarra.es/eu/justizia).

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2022ko irailaren 13an.–Justiziako zuzendari nagusia, Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta.

Iragarkiaren kodea: F2212634