190. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 694. lurzatian. Behin betiko onespena

Murietako Udalak, 2022ko maiatzaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Murietako 1. poligonoko 694. lurzatiaren xehetasun-azterketa, María del Mar Lana Salinasek sustatua.

Hasierako onespen hori 2022ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an, eta jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, haren aurkako alegaziorik jaso gabe.

Murietako Udalak, 2022ko irailaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Murietako 1. poligonoko 694. lurzatiaren xehetasun-azterketa, María del Mar Lana Salinasek sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Murietan, 2022ko irailaren 9an.–Alkatea, Roberto Lana Ortigosa.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2212485