190. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen toki jabari publikoen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

Igantziko Udaleko osoko bilkurak, 2022ko uztailaren 8an egindako ohiko bilkuran, aho batez hasierako onespena eman zion energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen toki jabari publikoen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari. Zehazki, sarrera, 2., 4., eta 6. artikuluak, Azken Xedapena eta eranskinetako tituluak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko uztailaren 22ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan zen, baita Igantziko udalaren iragarki taulan ere. Halaber, espedientea jendaurrean egon zen 30 egunez eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Beraz, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedaturikoaren arabera, behin betiko onetsi da energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen toki jabari publikoen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Horrela bada, argitara ematen da.

Igantzin, 2022ko irailaren 9an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

ENERGIA ELEKTRIKOA, GASA, URA ETA HIDROKARBUROAK GARRAIATZEKO INSTALAZIOEN TOKI JABARI PUBLIKOEN ERABILERA PRIBATIBOAGATIKO EDO APROBETXAMENDU BEREZIAGATIKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

HITZAURREA

Espainiako Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluek eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 106. artikuluak tokiko tributuen arloan arautzeko ahalmenari buruz emandako araugintza-ahalmenak kontuan hartuta, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan eta Toki Ogasunei buruzko Legearen Testu Bateginaren, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitakoaren, 57., 15. eta hurrengo artikuluetan, eta arau-testu beraren 20. artikuluan eta hurrengoetan, eta, bereziki, 24.1 artikuluan, ezarritakoarekin bat etorriz, ordenantza fiskal honen bidez arautzen da energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa, betiere lege honetan jasotako araubideari eta tarifei jarraikiz.

Hori ez da soilik egiten aldez aitzinetik zerrendatutako araudiaren arabera, baizik eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129.1 artikuluan xedatutakoaren arabera ere: legegintza-ekimena eta erregelamenduak egiteko ahala baliatzean, administrazio publikoek printzipio hauen arabera jardungo dute: premia, efikazia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia. Zioen azalpenean edo hitzaurrean, lege-aurreproiektuak edo erregelamendu-proiektuak diren, hurrenez hurren, behar bezala justifikatu beharko da printzipio horietara egokitzen direla. Puntu honetan, adierazi behar da tasa hori beharrezkoa dela tokiko erakundeari konpentsatzeko zergadunek erakunde horren jabari publikoko ondasunak erabiltzen dituztelako. Ordenantzan erabilera horren araberako tarifa ezartzen da, eta gardentasun handieneko prozedura baten bidez ezartzen da. Hala, tasa bat ezarri ahal izango da, efikaziaz eta efizientziaz kudeatu ahal izango dena, eta tokiko erakundeak bere helburuak eta eginkizunak efizientzia- eta eraginkortasun-printzipio horien arabera bete ditzan lagunduko duena.

Hori erranda, azpimarratu behar da ordenantza honek, egiteko orduan, kontuan hartu duela Auzitegi Gorenak tasa horri buruz emandako jurisprudentzia ugaria (K. ERREKURTSOA, 3478/2019; K. ERREKURTSOA, 3103/2019; K. ERREKURTSOA, 3909/2019), eta aurkeztu dena bat datorrela jurisprudentzia horrek eskatzen dituen errekerimenduekin, Ordenantzari ahalik eta segurtasun juridiko handiena emateko.

(...)

2. artikulua. Zerga egitatea.

1. Tasaren zergapeko egitatea da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluaren eta Toki Ogasunei buruzko 2004ko martxoaren 5eko Legearen Testu Bateginaren 20. artikuluaren arabera, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa eta aprobetxamendu berezia bere lurzoruan, lurpean eta hegalean, honako hauekin:

a) Energia elektrikoa garraiatzeko lineak, aprobetxamendu berezi gisa.

b) Gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioak, aprobetxamendu pribatibo gisa.

2. Tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa gertatuko da, baldin eta, erabilera horren ondorioz, aprobetxamendu erkidea edo publikoa nabarmen murrizten bada, edo erabilera pribatibo baztertzailea lortzen bada bere enpresa-jarduerarako.

3. Tokiko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia gertatuko da jabari publikoa, oro har, materialki okupatzen duten aipatutako instalazioak erabili behar direnean.

4. Ordenantza honen ondorioetarako, tokiko jabari publikotzat hartzen dira udal-mugartean dauden erabilera, jabari publiko edo zerbitzu publikoko ondasun guztiak, bai eta herri-ondasunak edo auzotarren ondasun komunalenak direnak ere, ondare-ondasun izenekoak izan ezik.

(...)

4. artikulua. Oinarriak, tasak, eta tributu kuotak.

Ordenantza honetan araututako tasen zenbatekoa bertan jasotako tarifak aplikatzearen ondoriozkoa izanen da.

2. Tributu-kuota izanen da eranskinean agertzen diren tarifetan jasotakoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 105.1.a) artikuluan eta TOLTBren 24.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik eta aprobetxamendu bereziagatik.

a) Erabilera pribatiboagatik aurreikusitako tasaren zenbatekoa finkatzeko, lursailak eta, hala badagokio, okupatutako instalazioek merkatuan izanen luketen balioa hartuko da erreferentzia gisa, eraginpeko ondasunak jabari publikokoak ez balira bezala, merkatuko balioa agerian jartzen duten txosten tekniko-ekonomikoak kontuan hartuta. Txosten hori dagokion erabakia hartzeko espedienteari erantsiko zaio.

Horretarako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 105.1.a) artikuluarekin eta TOLTBaren 24.1.a) artikuluarekin bat etorriz, erabilera pribatiboaren izaera espezifikoa kontuan hartuta, dagokion tributu-kuota izanen da erabilera-ondasunak, jabari edo zerbitzu publikoko ondasunak eta herri-ondasunak finkatzen eta zeharkatzen dituzten dorreei, euskarriei, zutoinei, hodiei, gidariei, errepikagailuei eta abarri dagokienez, eta, ondorioz, subjektu pasiboek eraginpeko lurren jabetza ez dutenez, beren aprobetxamendu komuna edo publikoa murrizten dute eta horien gainean erabilera pribatiboa lortzen dute beren enpresa-jarduerarako.

b) Aprobetxamendu pribatibo horretarako zerga-kuota kalkulatzeko, lehenik eta behin, okupazioaren, lurzoruaren eta instalazioen guztizko balioak ematen duen zerga-oinarria kalkulatuko da, azterketak jasotzen duen instalazio-motaren, xedearen eta motaren arabera. Horri % 5eko zerga-tasa aplikatuko zaio, Estatuko eta Tokiko Tasen Lege Araubidea aldatzen duen eta ondare-prestazio publikoak berrantolatzen dituen uztailaren 13ko 25/1998 Legearen 64.3 artikuluaren arabera; azterlanak berak jasotzen du, erabilera eta jabari publikoko ondasunak lagatzeari buruzko arauen preskripzioetara igorriz, eta, beraz, kuota ez da instalazioen eta okupazioen zuzeneko balio batetik ateratzen, hori baita zerga-oinarria, baizik eta zerga-tasa horri aplikatzearen emaitzatik.

Aprobetxamendu bereziari dagokionez, tasaren oinarrirako erreferentziatzat hartuko da aprobetxamenduaren erabilgarritasuna, intentsitate-mailaren arabera modulatuta.

Aprobetxamendu bereziaren oinarria kalkulatzeko, lurzoruaren balioa hartzen da abiapuntutzat, aprobetxamenduak subjektu pasiboari ematen dion erabilgarritasunaren eta aprobetxamenduaren intentsitatearen arabera graduatua, lurzoruan duen eraginaren arabera.

Horrela, lurraren balioari aprobetxamenduaren erabilgarritasunaren %5eko portzentajea aplikatzen zaio, aprobetxamendu pribatiboaren kasuan administrazioari ordaindu beharreko zenbatekoarekin bat datorrena. Zerga-oinarria aurreko emaitzari % 50eko graduazioa aplikatuz lortzen da.

Kalkulu horien bidez lortzen da subjektu pasiboaren aprobetxamendua, 25/1998 Legearen 64.1.b) artikuluan oinarrituta.

Kalkulatutako oinarriari Estatuko eta tokiko tasen lege-araubidea aldatzen duen eta ondare-prestazio publikoak berrantolatzen dituen uztailaren 13ko 25/1998 Legearen 64.3 artikuluan aprobetxamendu berezietarako adierazitako % 100eko tasa aplikatzen zaio.

3. Ondorioz, tasa horien zerga-kuota ordenantza hau onartzeko administrazio-espedientearen parte den Azterlan Tekniko-Ekonomikoari dagokion Tarifen Eranskinean dago jasota.

(...)

6. artikulua. Kudeaketa arauak.

1. Tasa autolikidazio erregimenean eskatuko da, tributu kuotaren zenbatekoa ordenantza honen 4. eta 5. artikuluekin bat etorriz zehaztuz.

2. Lehendik dauden edo baimenduta dauden jabari publikoko aprobetxamendu bereziengatik edo erabilera pribatiboengatik aurkeztutako autolikidazioak borondatez ordaintzeko epea zergaldiko hirugarren hiruhileko naturalarekin bat etorriko da.

Jarduera hasteagatiko alten kasuan, autolikidazioa aurkeztu eta ordaindu beharko da aprobetxamendu berezi berria eman edo baimendu aitzinetik edo jabari publikoaren erabilera pribatiboa hasi aitzinetik.

(...)

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau, egungo edukiari dagokionez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean, eta une horretatik aitzin hasiko da aplikatzen, eta hurrengo ekitaldietarako indarrean jarraituko du, berariaz aldatu edo indargabetu arte.

Energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala behin betiko onesteko erabakiaren aurka, zeinak administrazio-bidea amaitzen baitu, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

I. ERANSKINA

Aprobetxamendu bereziko tarifen taula

I. taldea. Elektrizitatea.

LINEA ELEKTRIKOAK

LINEEN KATEGORIAK GOI TENTSIOKO ELEKTRIKOAK

BALIO UNITARIOAK

RM

BALIOKIDETASUNA LURSAIL MOTAREN ARABERA

(m²/ml)

LURZORUAREN BALIOA

(euro/ml)

TASAREN ZERGA-OINARRIA

(euro/ml)

TARIFA

(euro/ml)

Lurzorua

(euro/m²)

Eraikuntza

(euro/m²)

Ondasun higiezina

(euro/m²)

KATEGORIA BEREZIA

U ≥ 440 kV (bikoitza edo gehiago)

0,0135

27,754

27,7675

13,88375

17,704

245,80

6,145

6,145

U ≥ 440 kV (sinplea)

0,0135

17,923

17,9365

8,96825

17,704

158,77

3,969

3,969

220 kV ≤ U < 440 kV (bikoitza edo gehiago)

0,0135

39,015

39,0285

19,51425

11,179

218,15

5,454

5,454

220 kV ≤ U < 440 kV (sinplea)

0,0135

25,360

25,3735

12,68675

11,179

141,83

3,546

3,546

LEHENENGO KATEGORIA

110 kV < U < 220 kV (bikoitza edo gehiago)

0,0135

26,333

26,3465

13,17325

6,779

89,30

2,233

2,233

110 kV < U < 220 kV (sinplea)

0,0135

20,137

20,1505

10,07525

6,779

68,30

1,708

1,708

66 < U ≤ 110 kV

0,0135

20,355

20,3685

10,18425

5,650

57,54

1,439

1,439

BIGARREN KATEGORIA

45 kV < U ≤ 66 kV (bikoitza edo gehiago)

0,0135

50,921

50,9345

25,46725

2,376

60,51

1,513

1,513

45 kV < U ≤ 66 kV (sinplea)

0,0135

29,459

29,4725

14,73625

2,376

35,01

0,875

0,875

30 kV < U ≤ 45 kV

0,0135

39,769

39,7825

19,89125

2,376

47,26

1,182

1,182

HIRUGARREN KATEGORIA

20 kV < U ≤ 30 kV

0,0135

29,176

29,1895

14,59475

1,739

25,38

0,635

0,635

15 kV < U ≤ 20 kV

0,0135

20,553

20,5665

10,28325

1,739

17,88

0,447

0,447

10 kV < U ≤ 15 kV

0,0135

19,691

19,7045

9,85225

1,739

17,13

0,428

0,428

1 kV < U ≤ 10 kV

0,0135

14,534

14,5475

7,27375

1,517

11,03

0,276

0,276

II. ERANSKINA

Aprobetxamendu pribatiboko tarifen taula

II. taldea. Gasa eta hidrokarburoak.

GASAREN ETA HIDROKARBUROEN HODIAK

GASAREN ETA HIDROKARBUROEN INSTALAZIOEN KATEGORIAK

BALIO UNITARIOAK

RM

BALIOKIDETASUNA LURSAIL MOTAREN ARABERA

(m²/ml)

APROBETXAMENDUAREN BALIOA

(euro/ml)

GUZTIRA

TARIFA

(euro/ml)

Lurzorua

(euro/m²)

Eraikuntza

(euro/m²)

Ondasun higiezina

(euro/m²)

Hodien metro bat, 4 hazbete bitarteko diametroa

0,10395

16,378

16,48195

8,240975

3

24,722925

1,23614625

Hodien metro bat, 4 hazbetetik gorako eta 10 hazbete bitarteko diametroak

0,10400

28,677

28,78095

14,390475

6

86,342850

4,31714250

Gasaren lurpeko hodien metro bat, 10 hazbetetik gorako eta 20 hazbete bitarteko diametroak

0,10395

46,088

46,19195

23,095975

8

184,767800

9,23839000

Gasaren hodien metro bat, 20 hazbetetik gorako diametroa

0,10400

49,16

49,26395

24,631975

10

246,319750

12,31598750

Gas edo hidrokarburo tankea edo andela edo bulkatzeko instalazio bat, 10 m³ bitartekoa

0,10395

63,5

63,60395

31,801975

100

3.180,197500

159,00987500

Gas edo hidrokarburo tankea edo andela edo bulkatzeko instalazio bat, 10 m³-koa edo handiagoa

0,10400

63,5

63,60395

31,801975

500

15.900,987500

795,04937500

III. taldea. Ura.

UR HODIAK

UR INSTALAZIOEN KATEGORIAK

BALIO UNITARIOAK

RM

BALIOKIDETASUNA LURSAIL MOTAREN ARABERA

(m²/ml)

APROBETXAMENDUAREN BALIOA

(euro/ml)

GUZTIRA

TARIFA

(euro/ml)

Lurzorua

(euro/m²)

Eraikuntza

(euro/m²)

Ondasun higiezina

(euro/m²)

Hodi metro bat, 10 cm-ra bitarteko diametroa

0,0135

10,366

10,3795

5,18975

3

15,56925

0,7784625

Hodi metro bat, 10 cm-tik gorako eta 25 cm-ra bitarteko diametroak

0,0135

13,292

13,3055

6,65275

3

19,95825

0,9979125

Hodi metro bat, 25 cm-tik gorako eta 50 cm-ra bitarteko diametroak

0,0135

18,975

18,9885

9,49425

3

28,48275

1,4241375

Hodi metro bat, 50 cm-tik gorako diametroa

0,0135

22,869

22,8825

11,44125

3

34,32375

1,7161875

Kanaleko metro lineal bat

0,0135

26,532

26,5455

13,27275

D

13,27275 × D

0,6640000 × D

L2212217

Iragarkiaren kodea: L2212217