190. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa ordenantzan: ordenantza, arautzen duena udal etxebizitzen eta garajeen alokairu librea familientzat eta gazteentzat. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea ordenantza bat, arautzen duena, Uharten, udal etxebizitzen eta garajeen alokairu librea familientzat eta gazteentzat.

Erabakia onetsi zen 2022ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ekoan, eta jendaurreko aldian testua aldatzeko proposamen berriak jaso ziren. Hala bada, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), Osoko Bilkurak, 2022ko irailaren 1ean, behin betiko onetsi zuen aldaketa ordenantza horretan: ordenantza, arautzen duena udal etxebizitzen eta garajeen alokairu librea familientzat eta gazteentzat. Hala, erabakia argitaratzen da, baita ordenantzaren aldaketaren testu osoa ere, behar diren ondorioak izan ditzan eta indarra har dezan.

Uharten, 2022ko irailaren 8an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

ORDENANTZA ALDATZEKO ERABAKIA: ORDENANTZA,
ARAUTZEN DUENA UDAL ETXEBIZITZEN ETA GARAJEEN ALOKAIRU LIBREA UHARTEKO FAMILIENTZAT
ETA GAZTEENTZAT: (ESPED: 168/2020)

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea honako aldaketa hauek, udal etxebizitzen eta garajeen alokairu librea familientzat eta gazteentzat arautzen duen ordenantzan:

1. Epigrafeak gehitzea 12.a) artikuluari, balorazio irizpideei buruzkoak:

12.a) artikuluan, ondoko balorazio irizpideak gehitzen dira.

d) %33tik gorako desgaitasuna izatea eskatzaileak edo familia-unitateko edozein kidek: 5 puntu.

e) %66tik gorako desgaitasuna izatea eskatzaileak edo familia-unitateko edozein kidek: 10 puntu.

f) Mendekotasun moderatua: 5 puntu.

g) Mendekotasun larria: 10 puntu.

h) Mendekotasun handia: 15 puntu.

2. Paragrafo bat gehitzea 16. artikuluan, udal etxebizitza erabiltzeko baldintzei buruzkoa:

Egun dauden egoeran emanen dira etxebizitzak, eta Udala inoiz ez da egonen beharturik obrak nahiz inbertsioak egitera, maizterrek izan dezaketen beharretara egokitzeko, edozein izanik ere behar horien zergatia, barnean direla mendekotasuna nahiz desgaitasuna.

3. 12.c) epigrafea gehitzea, honako testu honekin:

12.c) Zenbait eskatzailek puntu kopuru bera badute, berdinketa hautsiko da honako irizpide hauetan lortutako puntuazioaren arabera, betiere ordena honetan aplikaturik:

i. Puntuazioa 12.c) irizpidean (genero-indarkeriaren biktima).

ii. Puntuazioa 12.e) irizpidean (%66tik gorako desgaitasuna).

iii. Puntuazioa 12.h) irizpidean (mendekotasun handia).

iv. Puntuazioa 12.d) irizpidean (%33tik gorako desgaitasuna).

v. Puntuazioa 12.g) irizpidean (mendekotasun larria).

vi. Puntuazioa 12.f) irizpidean (mendekotasun moderatua).

vii. Puntuazioa 12.b) irizpidean (langabezian).

viii. Puntuazioa 12.a) irizpidean (zenbat urtez bertan bizitzen).

ix. Baldin irizpide hauek ordenan aplikatuta ere ez bada berdinketa hausten, zozketaz erabakiko da.

4. 10.13 artikuluko testua honako honekin ordeztea:

“Erantzukizunpeko adierazpena, II. eranskinaren arabera betea, non eskatzaileak deklaratzen duen ez berak ez bere familia-unitateko inork ez duela aurrekaririk genero-indarkeriarekin lotutako delituengatik”.

5. Apartatu bat gehitzea 13.1 epigrafean, honako testu honekin:

Adjudikaziodun izateko proposatutakoek aurkeztu beharko dute aurrekari penalen ziurtagiria, etxebizitzan biziko diren 18 urtetik gorako guztiena, eta bertan adieraziko dira, gutxienez, genero-indarkeriarekin lotutako delituak.

6. Honako testu berri hau ematea 4.1.g) artikuluari.

4.1.g) artikulua. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, egunean izatea Udal zergak, eta inolako zorrik ez izatea Uharteko Udalean, salbu geroratutako edo zatitutako zerga-zorrak eta -zehapenak, edo salbu Uharteko Udalak horien betearazpena eten edo baimendu badu, kontuan harturik familia-unitatearen aparteko inguruabarrak.

7. Zehaztapen hau sartzea ordenantzaren 4.2 epigrafean:

Familiaren diru-sarrerak ez izatea ondoko taulan ezarritakoak baino handiagoak:

Lanbide arteko gutxieneko soldata: kalkulatuko da 12 paga kontuan harturik (horietan sartuko da aparteko pagaren zati proportzionala).

8. 4.4 epigrafean dagoen testua kentzea, eta horren ordez honako hau jartzea:

4.4. Artikulu honetan xedatutakoa interpretatzearen ondorioetarako, familia unitatearen baliabide ekonomikotzat hartuko da honako hauen batura: elkarrekin bizi diren pertsona guztien hileko diru-sarrera guztiak eta ondarea, honako hauek barnean daudelarik:

–Lan-etekinen bidezko diru-sarrera garbiak/gordinak. Norberaren konturako lan-etekinak kalkulatzeko, kontuan hartuko dira BEZaren aitorpen fiskalaren azken hiruhilekoari dagozkionak, eta aitorpenaren hilabete kopuruarekin zatituko dira.

–Prestazio eta pentsio aitortuak, sarturik daudenak funts publiko nahiz pribatuen kargura finantzatutako gizarte aurreikuspeneko araubideetan.

–Ondare elementuak ustiatzearen ondoriozko diru-sarrerak.

–Hileko diru-sarrerak kalkulatzeko, batuko dira azken 12 hilabeteetako lan etekinen bidezko eta ondare etekinen bidezko diru sarrerak, eta emaitza 12rekin zatituko da. Ondorio horietarako, baloratuko da eskaera egitean etxebizitzaren eskatzaileak eskura benetan duen ondarea.

–Honako hauek salbuetsiko dira familia-unitatearen baliabide ekonomikoetatik:

  • Helburu zehatz baterako diren laguntza ekonomikoak, eta halakotzat joko dira larrialdiko laguntzak, bekak, eskolako jantokietarako prestazio ekonomikoak, kontziliaziorako udal prestazio ekonomikoak, gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuen pizgarri ekonomikoak eta familia-unitatearen behar jakin bat betetzeko eman den beste edozein.
  • Adingabeak familian hartzeak ekarritako gastuak konpentsatzeko Nafarroako Gobernuak ematen dituen prestazio ekonomikoak.
  • Ez dira salbuetsiko, eta, beraz, hileko diru-sarreratzat joko dira, ikasketetarako bekak, baldin eta hilero jasotzen badira eta horien zenbatekoa handiagoa bada lanbide arteko gutxieneko soldata baino.

9. Testu berri bat proposatu da 4.4 epigrafean sartzeko:

Eskatzailearen edo haren familia-unitatearen diru-sarrerak kalkulatzeko, erreferentzia nagusia izanen da PFEZaren azken aitorpena (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga), hots, Nafarroako Foru Komunitatearen Ogasunean aurkeztu behar izan dena. Aitorpen hori aurkezteko borondatezko epean egonez gero, eskatzaileek ogasuneko datu fiskalak aurkeztu beharko dituzte. Nahitaez aurkeztu behar dira agiri horiek.

Parte-hartzaileek hala nahi badute, baldin frogatu nahi badute berriki diru-sarrerak aldatu direla, aurreko agiriez gain beste frogagiri batzuk ere aurkez ditzakete, erakusteko zer diru-sarrera jaso dituzten indarreko ekitaldiko urtarriletik harik eta deialdia argitaratu aurreko hilabetera arte. Betiere, eta ikusirik diru-sarrerak aldatu direla, alderatuta aurre-aurreko ekitaldiko errenta-aitorpenarekin, udal zerbitzuek eska dezakete beste frogagiri batzuk ere aurkeztea, ikusteko eskatzaileek izan dituzten diru-sarreren aldaketak.

Laguntzak nahiz dirulaguntzak diru-sarrera gisa zenbatzeko, kontuan hartuko da zer irizpide ezarri diren horiek errenta-aitorpenean sartzeko: hala, PFEZaren ondorioetarako errenta ez diren diru-sarrerak ez dira, halaber, errenta izanen deialdi honetako diru-sarreren muga zehazteko.

Baldin eta, bikotekideak erroldan antzinatasunik ez izateagatik, bikotekidea ez bada zenbatzen familia-unitateko kide gisa, bikotekidea ez da kontuan hartuko, ezta ere, familia-unitateko gainerakoen diru-sarrerak kalkulatzeko.

10. Proposatzen da honako testu hau sar dadila 4.5.c) artikuluan:

Uharten erroldatuta egon beharko dute, bai eskatzaileak berak, bai familia-unitateko gainerako kideek, gutxienez bi urtez. Ez zaie baldintza hori aplikatuko 2 urtetik beherako seme-alabei.

Bigarrena.–Ordenantza honen arabera“alokairu librearen” araubidean alokatzen diren Udalaren etxebizitzei honako prezio hauek jartzea:

METROAK

ERAIKITAKO AZALERA, AZALERA KOMUNEKIN (ORDENANTZAREN PREZIOA AZALERA
HONETARAKO)

EURO/m²

%5
KENDUTA

KPI - BATURA

ALOKATZEKO PREZIOA

5,92

0,05

1

44,12

58,44

345,96

328,67

26,29

354,96

2

44,16

58,62

347,03

329,68

26,37

356,05

3

48,43

64,1

379,47

360,50

28,84

389,34

4

44,30

58,62

347,03

329,68

26,37

356,05

5

44,36

58,74

347,74

330,35

26,43

356,78

6

44,29

58,44

345,96

328,67

26,29

354,96

7

48,50

61,38

363,37

345,20

27,62

372,82

8

49,21

62,56

370,36

351,84

28,15

379,98

9

49,79

63,95

378,58

359,65

28,77

388,43

10

51,96

67,21

397,88

377,99

30,24

408,23

11

49,40

62,56

370,36

351,84

28,15

379,98

12

54,48

68,67

406,53

386,20

30,90

417,10

13

54,81

67,45

399,30

379,34

30,35

409,69

14

49,73

62,56

370,36

351,84

28,15

379,98

15

51,96

67,21

397,88

377,99

30,24

408,23

16

49,79

63,95

378,58

359,65

28,77

388,43

17

49,54

62,56

370,36

351,84

28,15

379,98

18

48,83

61,38

363,37

345,20

27,62

372,82

19

48,50

61,38

363,37

345,20

27,62

372,82

20

49,21

62,56

370,36

351,84

28,15

379,98

21

49,79

63,95

378,58

359,65

28,77

388,43

22

51,96

67,21

397,88

377,99

30,24

408,23

23

49,40

62,56

370,36

351,84

28,15

379,98

24

54,48

68,67

406,53

386,20

30,90

417,10

25

54,81

67,45

399,30

379,34

30,35

409,69

26

49,73

62,56

370,36

351,84

28,15

379,98

27

51,96

67,21

397,88

377,99

30,24

408,23

28

49,79

63,95

378,58

359,65

28,77

388,43

29

49,54

62,56

370,36

351,84

28,15

379,98

30

48,83

61,38

363,37

345,20

27,62

372,82

31

48,50

61,38

363,37

345,20

27,62

372,82

32

49,21

62,56

370,36

351,84

28,15

379,98

33

49,79

63,95

378,58

359,65

28,77

388,43

34

51,96

67,21

397,88

377,99

30,24

408,23

35

54,81

67,45

399,30

379,34

30,35

409,69

36

49,73

62,56

370,36

351,84

28,15

379,98

37

51,96

67,21

397,88

377,99

30,24

408,23

39

49,54

62,56

370,36

351,84

28,15

379,98

40

48,83

61,38

363,37

345,20

27,62

372,82

41

48,50

61,38

363,37

345,20

27,62

372,82

42

49,21

62,56

370,36

351,84

28,15

379,98

43

49,79

63,95

378,58

359,65

28,77

388,43

44

49,79

63,95

378,58

359,65

28,77

388,43

46

48,83

61,38

363,37

345,20

27,62

372,82

Hirugarrena.–Agintzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, eta ordenantza finkatua Udalaren egoitza elektronikoan argitara dadila.

Iragarkiaren kodea: L2212206