190. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

104E/2022 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Erripagañako UGPSaren B.1.1 eraikinaren (B.1 unitate morfologikoa) xehetasun-azterketa behin betiko onesten duena. Sustatzailea Adania Residencial SLU da.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 104E/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Erripagañako UGPSaren B.1.1 eraikinaren (B.1 unitate morfologikoa) xehetasun-azterketa, Adania Residencial SLUk sustatua.

Ebazpen hori 2022ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 10ekoan, baita Nafarroan editatzen diren bi egunkarietan ere, 2022ko maiatzaren 3an.

Espedientea jendaurrean egon den bitartean eta entzunaldian ez du inork alegazio idazkirik aurkeztu.

Xehetasun-azterketa hori B.1.1 eraikinari (B.1 unitate morfologikoa) buruzkoa da, eta helburu bikoitza du:

1. Eraikina faseka egin ahal izatea eta bitan banatu ahal izatea.

2. Unitateko azken solairuko eta beheko solairuko lerrokadurak aldatzea.

Erripagañako UGPSaren 103. artikuluaren arabera, lehenengo xederako, eraikin-gorputz jarraituari buruzko xehetasun-azterketa bat aurkeztu behar da, konponbide arkitektoniko bateratua bermatzeko.

Bestalde, proposatzen da azken solairuko edo atikoaren solairuko lerrokadurak berdintzea behekoaren gaineko beste solairuetako lerrokadurekin, bereziki solairu horretako 3,00 metroko nahitaezko atzeraemanguneak kentzea. Ondorioz, solairu kopurua B+8+A izatetik B+9 izatera pasatuko da. Aldaketa hori energia-kontsumoa, eguzkialdia eta segurtasuna optimizatzeko irizpideekin justifikatzen da.

Azkenik, beheko solairurako proposatutako lerrokaduraren aldaketarako arrazoia da unitate edo eraikinerako indarreko araudian ezarrita dagoen bizitegi-erabilerarako gehieneko azalera eraikiari ez eragiteko asmoa: lerrokadura berriek beheko solairuan bizitegi-erabilerarako azalera eraiki txikiagoa dakarte, eta horrek konpentsatzen du azken solairuko lerrokadurak aldatzearen ondorioz handitzen den azalera eraikia.

2022ko ekainaren 13an, sustatzaileak beste dokumentu bat aurkeztu zuen, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 18E/2022 Ebazpenean jasotako oharrei erantzuten diena. Oharrak hauek ziren: lurzatia bi azpilurzatitan banatzearen ondoriozko 3 puntuak, adostutakoak, dokumentuan sartzea; legendan adierazita ez dagoen informazioa 03 planotik kentzea; indarrean dagoen B1 unitatearen determinazio partikularren fitxa osatzea kokapen-irudiarekin; dokumentua egokitzea UGPSn jasotako unitate morfologikoaren izendapenetara; eta dokumentua egokitzea Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza- eta lurralde-plangintzako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituen urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretura.

Ingurumen Eraginaren Atalak 2022ko martxoaren 16an emandako txostena bat dago, hauxe dioena: “Xehetasun-azterketaren ezaugarriak ikusirik, ondorioztatzen da proposamena ez dagoela sartuta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2012 Legearen 6. artikuluan jasotako kasuetan”.

Bestalde, 2022ko apirilaren 4an, Iruñerriko Mankomunitateko Azpiegituren Zerbitzuak, hornidura eta saneamendu azpiegiturei dagokienez, aldeko txostena eman zuen.

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2022ko uztailaren 21eko txostena, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta erabiliz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea Erripagañako UGPSaren B.1.1 eraikinaren (B.1 unitate morfologikoa) xehetasun-azterketa, Adania Residencial SLUk sustatua.

2. Ebazpen hau eta onetsitako dokumentua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Dokumentu hori Nafarroako hirigintzari buruzko informazioko sistemaren (SIUN) webgunean ere eskuragarri egonen da.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Burlatako Udalari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileei, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Adieraztea ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari dagokionez.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira kontatzen, edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Iruñean, 2022ko irailaren 5ean.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2212099