190. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

6048/2022 EBAZPENA, irailaren 6koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, María Isabel Rodríguez Cantero andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzako Banakako Arreta Programen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 3003/2021 Ebazpenaren bidez, María Isabel Rodríguez Cantero andrea izendatu zen bitarte baterako Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzako Banakako Arreta Programen Bulegoko buru, titularra (Edurne Ciriza Bereau andrea) kanpoan zegoen aldirako. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 187E/2022 Ebazpenaren bidez, Edurne Ciriza Bereau andreari eszedentzia berezia eman zitzaion 2022ko irailaren 7tik aurrera, eta horrek ordura arte betetzen zuen burutza utzi behar izatea ekarri zuen. Hala, Funtzioa Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 2244/2022 Ebazpenaren bidez, amaiera eman zitzaion María Isabel Rodríguez Cantero andrearen bitarteko izendapenari, 2022ko irailaren 6tik aurrerako ondorioekin.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Kontuan hartuta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendapenaren alde egindako txostena.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. María Isabel Rodríguez Cantero andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzako Banakako Arreta Programen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen honek 2022ko irailaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora, eta interesdunari jakinaraztea.

Iruñean, 2022ko irailaren 6an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2212136