190. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Elkano-Ibiriku-Eguesko Plan Partzialaren aldaketa, AR-2-ko 1. sektoreko 2. irlari dagokiona. Behin betiko onespena

Aditzera ematen da osoko bilkurak, 2022ko irailaren 6an, behin betiko onetsi zuela Elkano-Ibiriku-Eguesko Plan Partzialaren aldaketa, AR-2-ko 1. sektoreko 2. irlari dagokionez, Ainara Mutuberria Larrayoz arkitektoak idatzi eta Garcia Chivite Bingen y Garcia Esparza Oscar CB-k sustatutako dokumentuaren araber; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa betez.

Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan partziala.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko irailaren 6an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2212302