190. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Xehetasun-azterketa Eguesko AR-2-ko 1. sektoreko I.10 irlan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2022ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eguesko AR-2-ko 1. sektoreko I.10 irlari eragiten dion eragiten dion xehetasun-azterketa, Alberto Gurbindo Gortari arkitektoak idatzia eta Bombeos de Hormigón Blanper, SL-k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko irailaren 6an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2212289