190. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, rokodromo gisa erabiltzeko eraikin bat eraikitzeko IX. UI-ko ZNO-1 jarduketa unitatean, Amaya Kirol Hirian. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2022ko irailaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 09-SEP-22 (7/CU).

Iraganik hasierako onespenaren jendaurreko aldia IX. UI-ko ZNO-1 jarduketa unitatean (Amaya Kirol Hiria) rokodromo gisa erabiltzeko eraikin bat eraikitzeko xehetasun-azterketari dagokionez (JOB 30-05-2022-4/US, 2022ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 9an), eta ez denez horri buruzko alegaziorik aurkeztu; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena, 2022ko ekainaren 30ekoa, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2022ko uztailaren 26ko txostenarekin, erabakitzen da:

1. Behin betiko onestea “Iruñeko Udal Planeko ZNO-1 jarduketa unitaterako xehetasun-azterketa”, Amaya Kirol Hiriak sustatuta. Agiri horren helburua da egin nahi duten eraikin berri baten (rokodromoa) definizio bolumetrikoa ematea eta Udal Planean ezarritako arauzko zehaztapenak betetzen direla justifikatzea.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Amaya Kirol Hiriari.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko irailaren 12an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2212312