190. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

47/2022 FORU AGINDUA, irailaren 5ekoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatzen dituena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoa baten alde egin du.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezko baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien menpeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak. Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatu daitezkeela.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren ekainaren 15eko 61/2021 Foru Aginduaren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar zuten funtzionarioak izendatu ziren. Horien artean zegoen Ana María Zugasti Carpizo, andrea, Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko burua.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 1941/2022 Ebapenaren bidez, erabaki zen Ana María Zugasti Carpizo andrea Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burutzatik kentzea.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren abuztuaren 26ko 134E/2022 Foru Aginduaren bidez, María Pérez Leoz andrea izendatu zen Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko buru bitarte baterako.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. María Pérez Leoz andrea, Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko burua, izendatzea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duen funtzionario.

2. Nolanahi ere, izendapena noiznahi errebokatu daiteke.

3. Errebokatzea Ana María Zugasti Carpizo andrearen Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duen funtzionarioa izateko izendapena.

4. Foru hau agindu igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko irailaren 5ean.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2212135