189. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Udaltzain-agente lanposturako oposizioa. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2022/1155 Ebazpena.

Lehenbizikoa.–Alkatetzaren maiatzaren 31ko 2022/0831 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Uharteko Polizia Zerbitzurako udaltzain-agente lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onestea (1034/2022 espedientea).

Bigarrena.–Alkatetzaren 2022/1039 Ebazpenaren bidez, erabaki zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, jendaurrean jartzea, eta hamar egun balioduneko epea irekitzea erreklamazioak egiteko edo akatsak zuzentzeko.

Hirugarrena.–Alegazioak aurkezteko epea bukaturik, eta deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eta argitara ematea Uharteko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (http://www.huarte.es).

Horrenbestez, ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:

–Onartuak:

MIKEL AYESA PÉREZ

–Baztertuak:

IZANGAIA

BAZTERTZEKO ARRAZOIA

JESÚS PALACIOS BALEZTENA

Ez du aurkeztu euskara titulurik, eta ez du eskatu euskara proba egitea

IKER HUARTE LIZARRAGA

Ez du aurkeztu euskara titulurik, eta ez du eskatu euskara proba egitea

JONÁS GONZÁLEZ GARCÍA

Ez du aurkeztu euskara titulurik, eta ez du eskatu euskara proba egitea

DAVID IZQUIERDO FELIPE

Ez du aurkeztu euskara titulurik, eta ez du eskatu euskara proba egitea

Armak eramateko konpromisoaren zinpeko deklarazioa falta da

LIDIA RIVERA VÁZQUEZ

Ez du gainditu euskara proba

RAÚL MARTÍNEZ DE MORENTÍN

Ez du aurkeztu euskara titulurik, eta ez du eskatu euskara proba egitea

ALESSANDRA NUNES RIBEIRO

Ez du aurkeztu euskara titulurik, eta ez du eskatu euskara proba egitea

IÑAKI ITURRALDE VALENCIA

Ez du gainditu euskara proba

ENDIKA SAENZ MEDINA

Ez du gainditu euskara proba

JONATHAN SAN JUAN FUNES

Ez du gainditu euskara proba

DANIEL PÉREZ IGEA

Ez du gainditu euskara proba

Deialdiaren 6 oinarrian xedatuarekin bat, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost egunetan eratuko da epaimahaia Orobat, lehenbiziko probaren eguna eta tokia argitaratuko dira.

Errekurtsoak: Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

B. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

C. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Uharten, 2022ko irailaren 2an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2211936