189. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 22a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Izen-ematea iraungitzeagatik emandako bajak biztanleen udal erroldan

Baztango Udaleko alkateak erabaki du erroldako izen emateak iraungi direla deklaratzea eta udal honetako biztanleen erroldan baja ematea eranskinean zehazten diren pertsonei. Baja horiek emango dira 14/2003 Lege Organikoak aldatutako Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16. artikuluan oinarrituta. Bajaren data interesdunari jakinarazi zitzaionarena izango da, edo haren ezean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denekoa.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa gertatu denez, argitalpen honen bidez aipatu legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzen da.

ABIZENAK-IZENA

NAZIONALITATEA

BAJA-DATA

CHBELAL, AZMAN MOHAMED

Apatridas

2022-03-09

MARTINEZ SANCHEZ, ALVARO ANTONIO

Honduras

2022-05-20

VILCHEZ PONCE, ALEX ROBERTO

Nicaragua

2022-06-03

ZAMBRANO MARTINEZ, REINERIO

Colombia

2022-06-03

Ebazpen honen kontra honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietarako Nafarroako Auzitegiko organo eskudunean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoan berean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

Baztanen, 2022ko irailaren 13an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2212288