189. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2022ko apirilaren 1ean egindako Batzorde Erabakitzaile arruntean, hasiera batez onetsi du mankomunitateko Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean jarri zen 30 egunez, 2022ko maiatzaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (90. zk.) eta Mankomunitateko udalen iragarki-tauletan argitaratu ondoren, eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin bat etorriz, behin betiko onartzen da administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Eta argitaratu egiten da.

Arantzan, 2022ko abuztuaren 29an.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOAREN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

ZIOEN AZALPENA

Azken urteotan aldaketa teknologiko oso esanguratsuak izan dira, eta, ondorioz, informazioaren eta telekomunikazioen teknologia berriak indarrez ezarri dira. Administrazio publikoei dagokienez, aldaketa horiek ekarri dute aipatu teknologiak haien eguneroko funtzionamenduan sartu beharra, bai barneko ikuspuntutik bai administrazio publikoarekin harremanetan jartzen den herritarrari begira.

Gure ordenamendu juridikoak horri buruzko aginduak jaso ditu, pixkanaka. Hartara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 45. artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio publikoek honako hau dute betebehar: “teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera eta aplikazioa bultzatzea”, beren jarduera garatzeko eta beren eskumenak betetzeko.

Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legeak 70 bis artikulua erantsi zuen Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legean. Artikulu horren 3. apartatuak agindu bat jasotzen du, batik bat udalerriei zuzendua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera elkarreragilea bultzatzeko, bizilagunen parte hartzea eta haiekiko komunikazioa erraztearren, agiriak aurkeztearren, eta administrazio tramiteak, inkestak eta, hala badagokio, herri galdeketak egitearren.

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen bidez, administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko eskubidea aitortzen zaie herritarrei, eta administrazio publikoak behartzen dira informazioaren teknologiak erabiltzera lege honetan ezarritakoarekin bat, betiere segurtatuz beren eskumenen barnean kudeatzen dituzten datu, informazio eta zerbitzuen irisgarritasuna, osotasuna, benetakotasuna, konfidentzialtasuna eta kontserbazioa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen erregulazio berria pauso erabakigarria da Administrazio modernoa eta informazioaren gizartean erabat integratua lortzeko bidean. Paradigma berri bat proposatzen du herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanetarako, komunikabide elektronikoen erabilera izanda horren erregulazioaren oinarri.

Legezko xedapen honen ardatz nagusia da onartzea herritar guztiek badutela eskubidea administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izateko, eta azken horiek behar bezala egokitu beharra dutela, eskatzen diren berme guztiekin gauza dadin eskubide hori.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, bere kabuz antolatzeko eta erregelamenduak egiteko duen ahalmena erabiliz, oharturik informazioaren eta komunikazioaren teknologiak pertsonen eguneroko bizitzan aldaketa sakonak sortzen ari dela, eta egungo arau esparrua den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako helburua eta printzipioak betetzeko, beharrezkotzat jotzen du ordenantza bat onestea mankomunitate honen esparruan administrazio elektronikoaren erabilera hori arautzeko, araudi berrian jasotako oinarrizko alderdien barnean.

Halaber, ordenantza hau Mankomunitateak informazioaren gizartea sustatzeko arloan bultzaturiko estrategiaren gailurra da, bai eta aurrerapausoa ere, benetako administrazio elektronikoa pixkanaka ezar dadin; izan ere, azken horrek batez ere izan behar baitu irisgarria, erraza, erabilgarria, erosoa, arina, segurua, konfidentziala eta ingurune teknologiko berrietara egokitua.

Hori oinarri hartuta, beharrezko elementu eta zerbitzu guztiak ezartzen dira, herritarrek mankomunitate honekiko harreman guztietan bide elektronikoa erabil dezaten, administrazio prozedurak telematika bidez egiteko pixkanakako prozesua osatu arte.

Ordenantzak honako egitura hau du: bortz titulu, hiru xedapen gehigarri, bi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta lau azken xedapen.

Atariko tituluan definitzen dira ordenantzaren xedea eta aplikazio eremua, bai eta administrazio elektronikoaren printzipio orokorrak ere.

Lehenbiziko tituluan jasotzen dira herritarrek administrazio elektronikoaren arloan dituzten eskubideak eta zerbitzu elektronikoetara sartzeko sistemak.

Bigarren titulua, ordenantzaren eduki nagusia jasotzen duena, administrazio elektronikoaren araudi juridikoari buruzkoa da; bertan, bertzeak bertze, funtsezko alderdi hauek arautzen dira: Mankomunitatearen egoitza elektronikoa, haren edukia eta herritarren eskura jarri beharreko informazioa adieraziz, herritarren eta administrazio honen identifikazio sistemak, Mankomunitatearen erregistro elektronikoa, eta jakinarazpen elektronikoen betekizunak eta eraginkortasuna.

Hirugarren titulua agiri eta artxibo elektronikoei buruzkoa da.

Laugarren tituluak bertze administrazio publikoekiko harreman elektronikoak ditu xede.

Borzgarren tituluan administrazio prozedura elektronikoa arautzen da.

ATARIKO TITULUA

Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA

Xedea eta aplikazio eremua

1. artikulua. Xedea.

1. Ordenantza honek baliabide elektronikoen erabilera arautzen du Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen administrazioaren esparruan, herritarrek aukera izan dezaten Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aitortzen zaizkien eskubideak erabiltzeko; horretaz gain, administrazio elektronikoa eraginkortasunez ezartzea ere arautzen du.

2. Horren ondorioz, honako hau da ordenantzaren xedea:

a) Zehaztea beharrezko printzipio orokorrak administrazio elektronikoa garatzeko Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen esparruan, arlo hau arautzen duen erkidegoko eta Estatuko legedian xedatutakoarekin bat.

b) Eskubideak eta betebeharrak ezartzea, herritarraren eta mankomunitatearen administrazioaren artean baliabide elektronikoen bidez ezartzen diren harremanak arautzeko.

c) Bitarteko elektronikoak erabiltzeko baldintzak eta horren ondorioak arautzea, administrazio jardueraren eremuan eta, bereziki, administrazio prozedurak tramitatzean.

2. artikulua. Aplikazio eremu subjektiboa.

1. Ordenantza aplikatuko zaie mankomunitatearen administrazioa osatzen duten organo eta langile guztiei, bai eta zuzenbide publikoaren araubideari jarraikiz jarduten duten haren menpeko entitate eta erakundeei ere.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bultzatuko du ordenantza hau bete dadin ordezkariak dituen erakunde eta entitate guztietan, eta betiere administrazio ahalak gauzatzen dituztenean.

2. Herritarrei ere aplikatu ahalko zaie ordenantza (halakotzat hartuz pertsona fisiko eta juridiko guztiak), Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin edo aurreko 1. apartatuan adierazitako entitate eta erakundeekin baliabide elektronikoen bidezko harremanak dituztenean, bai eta gainerako administrazio publikoei ere, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin harremanetan jartzean.

3. artikulua. Aplikazio eremu objektiboa.

1. Ordenantza aplikatuko da mankomunitatearen administrazioak parte hartzen duen jardueretan, horiek baliabide elektronikoen bidez egiten direnenean, eta, zehatz-mehatz, honako hauetan:

–Herritarren eta mankomunitatearen administrazioaren arteko harreman juridiko administratiboetan.

–Herritarrek kontsultak egitean mankomunitatearen administrazioak dauzkan informazio publiko administratiboari eta datu administratiboei buruz.

–Tramite elektronikora gehituriko administrazio tramite eta prozedurak egitean, ordenantza honetan ezarri bezala.

–Mankomunitatearen administrazioak bere ahalmenak erabiliz eskuratutako informazioaren trataeran.

2. Halaber, ordenantza honetan ezarritako printzipioak honako hauetan aplikatuko dira:

–Bitarteko elektronikoen bidez mankomunitatearen administrazioaren eta gainerako administrazio publikoen artean gertatzen diren harremanetan.

–Herritarren eta mankomunitatearen administrazioaren arteko komunikazioetan, halakoak administrazio zuzenbideari loturik ez daudenean.

–Abisu eta gorabeherak jakinaraztean, kexak aurkeztean, iradokizunak egitean, mankomunitatearen organoei galderak egitean, eta berariaz arautu gabeko eskaera eta bertzelako parte hartzeetan.

II. KAPITULUA

Printzipio orokorrak

4. artikulua. Administrazio elektronikoaren printzipio orokorrak.

Mankomunitate honen administrazioaren jardunak, oro har, eta administrazio elektronikoa bultzatzeari dagokionak, bereziki, bete beharko du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoa, bai eta honako printzipio orokor hauek ere:

–Herritarrendako zerbitzuaren printzipioa; izan ere, informazioa, tramiteak eta prozedurak administrazio elektronikoaren esparrura ekartzea sustatuko du, bere jarduera herritarrei hurbildu ahal izateko, eta interes orokorra lortzeko etengabeko hobekuntza bultzatuko du.

–Sinplifikazio administratiboaren printzipioa; izan ere, administrazio elektronikoaren teknikak erabiltzeak dakarren eraginkortasuna aprobetxatuko du, bereziki, garrantzizkotzat jotzen ez diren tramite eta jarduketak ezabatuz eta prozesu eta prozedura administratiboak birdiseinatuz, aplikatu beharreko araudiaren arabera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietatik etorritako aukerak ahalik eta hobekien erabiliz, administrazio jarduera eraginkorragoa izan dadin, betiere legezko bermeak izanik ere eginkizunetan.

–Bitarteko elektronikoak bultzatzeko printzipioa; izan ere, pizgarriak ezarriko ditu herritarren artean bitarteko elektronikoen erabilera bultzatzeko.

–Neutraltasun teknologikoaren printzipioa: ordenantza honetan araututako jardueren gauzatzea bermatuko du, erabilitako baliabide teknologikoak edozein direla ere. Garapen teknologikoak berak eta teknologien gizarteratzeak erakutsiko dute une bakoitzean zein diren bitarteko teknologiko egokienak.

–Elkarreragingarritasun printzipioa: elkarreragingarritasunaren estandarren erabilera bermatuko du eta begiratuko du erabiltzen diren informazio sistemak bateragarriak izan daitezen herritarrenekin eta bertze administrazioenekin, segurtasunaren, egokitasun teknikoaren eta baliabide ekonomiaren irizpideak kontuan hartuta. Mankomunitatearen administrazioak kode irekiko softwarearen erabilera sustatuko du administrazio elektronikoan.

–Datuen konfidentzialtasunaren, segurtasunaren eta babesaren printzipioa: ildo horretan, herritarraren datuen konfidentzialtasunaren babesa eta segurtasuna bermatuko ditu, datuen babesari buruzko araudian eta herritarren datuen konfidentzialtasuna babesteari buruzko gainerako arauetan zehaztutako baldintzetan. Bereziki babestuko dira herritarren datu pertsonalak eta mankomunitatearen administrazioa osatzen duten departamentu eta entitateek erabili behar duten informazio komuna; haiek datuak komunikatzeko betebeharra izanen dute, informazio hori behar bezala dokumentatua eta eguneratua egon dadin.

–Gardentasunaren eta publizitatearen printzipioa: bitarteko elektronikoen erabileran, sustatuko du prozeduraren jarduketa administratiboek ahalik eta zabalkunde, publizitate eta gardentasun handienak izan ditzaten, bai eta bere artxiboetan jasotakoak ere, bat etorriz gainerako ordenamendu juridikoarekin eta ordenantza honetan ezarritako printzipioekin.

–Eraginkortasun, efizientzia eta ekonomia printzipioak, mankomunitatearen administrazioan baliabide elektronikoak ezartzean. Bereziki, honako irizpide hauei jarraituz eginen da:

  • Ukitutako mankomunitatearen zerbitzuek herritarrengan duten eragina eta herritarrek haietaz egiten duten erabilera.
  • Zein populazio sektoreri zuzentzen zaien.
  • Zerbitzuaren prestazioarekin lor daitezkeen hobekuntzak.
  • Herritarrekiko harreman sistemak integratzea gainerako antolakuntzarekin eta mankomunitatearen informazio sistemekin.
  • Epeak eta erantzuteko denborak murriztea.
  • Eskatzen den ahalegin teknikoaren, antolamenduzkoaren eta ekonomikoaren maila, eta lan zamaren banaketa eta barneko komunikazioak arrazionalizatzea.
  • Teknologien heldutasuna eta eskuragarritasuna.

–Lankidetzaren printzipioa: herritarrekiko zerbitzua eta kudeaketaren efizientzia hobetzeko helburuarekin, mankomunitatearen administrazioak hitzarmenak, akordioak eta kontratuak eginen ditu elkargo profesionalekin, elkarteekin eta bertze entitate batzuekin, haien bazkide eta bezeroekiko harremana errazteko.

–Parte hartzearen printzipioa: bitarteko elektronikoen erabilera bultzatuko du parte hartze eskubideak gauzatzeko, batik bat honako eskubide hauek: eskaera egitea, entzunaldia eta informazio publikoa izatea, herritarren ekimena, kontsulta eta abisuak, kexak, erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztea. Halaber, mankomunitatearen administrazioak eztabaida publikoa eta ideia eta iritzien adierazpena bultzatuko ditu, baliabide elektronikoen berezko tresnak baliatuz, betiere kontuan hartuz fede onaren eta erabilera arduratsuaren printzipioak.

5. artikulua. Informazio administratibo elektronikoa zabaltzeko printzipio orokorrak.

Interes orokorreko informazio administratiboa nahiz mankomunitatearen administrazioak jendaurrean jarri beharreko informazioa baliabide elektronikoen bidez zabaltzean, honako printzipio hauen arabera eginen da:

–Irisgarritasun eta erabilgarritasunaren printzipioa; izan ere, herritarren intereseko informazioa modu erraz, seguru eta ulergarrian lortzea ahalbidetzen duten sistema soilak baliatuz, bultzatuko du irizpide bateratuak erabil daitezen informazioa bilatzeko eta ikusteko, informazioaren zabalkundea ahalik eta hobekien egin ahal izateko, nazioarteko eta Europako irizpide eta estandarrei jarraikiz irisgarritasunaren eta agirien tratamenduaren arloan. Halaber, mankomunitatearen administrazioak desgaitasunak edo zailtasun handiak dituzten herritarren eskura beharrezko baliabideak jarriko ditu pertsona horiek administrazioaren inguruko informazioa bitarteko elektronikoen bidez lor dezaten, orokorrean aitorturiko irizpide eta estandarrei jarraikiz.

–Osotasunaren eta zehaztasunaren printzipioa: mankomunitatearen administrazioak, informazioa bitarteko elektronikoen bidez eskuratzean, bermatuko du eduki zehatza eta baliokidea duten agiriak lortuko direla, paperezko euskarrian edo jatorrizko dokumentua eman den euskarrian. Informazioa formatu elektronikoan edukitzeak ez du galarazi edo zaildu behar bulego publikoetan edo bertze bide tradizional batzuen bidez arreta pertsonalizatua ematea.

–Eguneratze printzipioa: Mankomunitatearen administrazioko organoek eguneratua izanen dute kanal elektronikoen bitartez eskuragarria den informazio administratiboa. Argitalpen elektronikoetan eguneratze datak azalduko dira.

–Kontsulta irekiaren printzipioa, irispide unibertsal eta irekiko informazio baliabideei dagokienez, legezko xedapenen arabera guztion eskura egon beharreko informazio administratiboa lortzea bermatzeko, inolako aurretiazko identifikaziorik eskatu gabe.

–Datu pertsonalak babesteko bermearen printzipioa. Une bakoitzean eskura dagoen teknologia baliatzera behartzen du, datu pertsonalen babesak berez dakartzan eskubideak bermatzeko, eta, orobat, behartzen du segurtasun neurriak bermatzera, helburuak edo adostasunak babestu gabeko trazabilitate pertsonal oro galarazteko.

6. artikulua. Administrazio prozedura elektronikoaren printzipio orokorrak.

Mankomunitateko administrazioaren esparruan, tramite administratiboak elektronikoki egitean, printzipio orokor hauek hartuko dira oinarritzat:

–Bitarteko elektronikoak erabiltzeagatik ez diskriminatzearen printzipioa. Baliabide elektronikoak erabiltzeagatik ez dute diskriminazio edo murrizketarik jasanen herritarrek mankomunitatearen administrazioarekin dituzten harremanetan. Ildo horretan, administrazioarekiko komunikazio elektronikorako sistemak nahitaezkoak eta esklusiboak izango dira baldin eta lege maila duen arau batek hala ezartzen badu, administrazioen arteko harremanetan, harreman juridiko-tributarioetan eta lotura bereziko harremanetan, aplikatu beharreko arau juridikoekin bat etorriz.

–Administrazio prozedura eta agirien trazabilitatearen printzipioa. Trazabilitate sistema eta prozedura egokiak eta ulergarriak ezarriko dira, herritarrek noiznahi eta bitarteko elektronikoen bidez izan dezaten tramitazioaren egoeraren berri nahiz prozedura eta administrazio agirien historiaren berri, horrek deusetan galarazi gabe behar diren baliabide teknikoak aplikatzea ukituriko pertsonen intimitatea eta datu pertsonalen babesa bermatzeko.

–Bitartekoen intermodalitatearen printzipioa: horren arabera, ordenantza honetan eta hura garatzen duten arauetan ezarri bezala, bitarteko baten bidez hasitako prozedurak bertze baten bidez segitzen ahalko du, baldin eta prozedura osoaren osotasuna eta segurtasun juridikoa segurtatzen badira. Izapidetze elektronikora gehitutako tramite eta prozedurak gehitze prozesuan zehaztutako kanal eta bitarteko elektronikoen bidez egiten ahalko dira, ordenantzaren hamargarren kapituluan ezarritakoarekin bat.

–Proportzionaltasun printzipioa: tramite eta jarduketa bakoitza eta haren inguruabarrak nolakoak, haien araberakoak baizik ez dira izanen eskatzen diren berme eta segurtasun neurriak, eta helbururako behar-beharrezkoak diren datuak soilik eskatuko zaizkie herritarrei.

7. artikulua. Administrazioen arteko lankidetza bultzatzeko eta sustatzeko printzipio gidariak, administrazio elektronikoaren arloan.

Mankomunitatearen administrazioaren esparruan, administrazio arteko lankidetza printzipio orokor hauen araberakoa izanen da:

–Administrazioen arteko lankidetzaren eta elkarlanaren printzipioa: Mankomunitateak, gainerako administrazio publikoekin batera, behar diren hitzarmen eta akordio guztiak sinatzea bultzatuko du, bereziki ordenantza honetan jasotzen diren aurreikuspenak gauza eta aplika daitezen, bertzeak bertze, helburu dutenak estandar teknikoak finkatzea eta informazioa, datuak, prozesuak eta aplikazioak trukatu eta partekatzeko mekanismoak ezartzea. Mankomunitateak argitara emanen ditu gainerako administrazio publikoekin arlo horretan sinatutako hitzarmen guztiak.

–Irispide eta eskuragarritasun mugatuaren printzipioak: Mankomunitatearen administrazioak bertze administrazio publikoei aukera emanen die herritarren gainean euskarri elektronikoan dituen datuetan sartzeko, eta beharrezko baldintza, protokolo eta irizpide funtzional edo teknikoak zehaztuko ditu datu horietan segurtasun eta osotasun berme handienekin sartzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta hura garatzen duen araudian xedatutakoaren arabera. Datu horien eskuragarritasuna hertsiki mugatuko da gainerako administrazio publikoek herritarrei eskatzen dizkieten datuetara, halakoak behar dituztenean, dagokien araudiaren arabera administrazio horien eskumenekoak dituzten prozedurak eta jarduketak tramitatu eta ebazteko. Datu pertsonalen kasuan, interesdunen adostasuna izanen da datu horietara sarbidea izateko baldintza, jadanik aipatutako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren baldintzetan, edo lege mailako arau batek ezarritako baldintzetan, salbu eskatutako datu edo agiriei aplikatzen ahal zaizkien arauen arabera murriztapenik bada. Bitarteko elektronikoen bidez egin eta jasotzen ahalko da adostasun hori.

I. TITULUA

Herritarraren eskubide eta betebeharrak administrazio elektronikoari dagokionez

8. artikulua. Herritarren eskubideak administrazio elektronikoaren esparruan. Laguntza elektronikoa emateko mankomunitateak duen betebeharra.

1. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 14. eta 53. artikuluetan zerrendatutako eskubideak ezertan ukatu gabe, honako eskubide hauek dituzte herritarrek administrazio elektronikora sarbidea izateari eta erabiltzeari dagokionez:

a) Mankomunitatearen administraziora baliabide elektronikoen bitartez jotzeko, agiriak aurkezteko, informazioa jasotzeko, kontsultak egin eta alegazioak aurkezteko, eskabideak egiteko, adostasunak eta nahikundeak adierazteko, ordainketak egiteko, tramite eta prozedurak egiteko eta, oro har, ordenamendu juridiko administratiboak aitortzen dizkien eskubide eta ahalmenak erabiltzeko, segurtasun eta baliozkotasun osoarekin.

b) Mankomunitatearen administrazioari eskatzeko baliabide horien bitartez beraiekin komunikatzeko, eta dokumentuak formatu elektronikoen bidez eskuratzeko.

c) Mankomunitatearen administrazioak dituen datu eta agiriak ez aurkezteko.

d) Kalitatezko eduki elektronikoak, eskuragarriak, gardenak eta ulergarriak izateko.

e) Bitarteko elektronikoen bidez sarbidea izateko informazio administratibo, erregistro eta artxiboetara.

f) Administrazio elektronikoa izateko eta erabiltzeko eskubidea, erabilitako tresna teknologikoak direnak direlarik, urritasun fisiko, psikiko eta sentsoriala izan arren, eta erabiltzeko prestakuntza eta laguntza jasotzeko eskubidea.

g) Mankomunitatearen kudeaketa hobetzeko prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez parte hartzeko eskubidea, eta egindako eskabide eta kontsulten erantzuna jasotzeko.

h) Datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta babesa izateko, bai eta datuen babeserako araudiak ematen dizkion gainerako eskubideak izateko ere; bereziki emandako informazio pertsonala bertze helburu batzuetarako ez erabiltzeko eskubidea.

i) Mankomunitatearen administrazioarekiko komunikazioen pribatutasuna eta segurtasuna izateko, bai eta Mankomunitateak egin ditzakeen komunikazioena ere, horietan herritarren datuak agertzen badira.

j) Bitarteko elektronikoen bidez emaniko zerbitzu publikoak kalitatezkoak izateko.

k) Prozeduren izapidetze egoera bitarteko elektronikoen bidez jakiteko, baldin haietan interesdun badira, aplikatu beharreko araudiak haiei buruzko informaziora sarbidea izateko mugak ezartzen dituenean izan ezik.

l) Prozedura osatzen duten agiri elektronikoen kopia elektronikoak eskuratzeko, prozedura horretan interesdun direnean.

m) Espediente baten barnean dauden dokumentu elektronikoak mankomunitatearen administrazioak formatu elektronikoan kontserbatzeko.

2. Eskubide horiek erabiliko dira aplikatzekoa den araudian eta ordenantza honetan ezarritakoari jarraituz.

3. Bereziki, Mankomunitateak interesdunei bermatuko die bitarteko elektronikoen bidez izan dezaketela harremana administrazioarekin. Horretarako, haien esku jarriko dituzte beharrezko diren sarbide kanalak eta kasu bakoitzerako erabakitzen diren sistemak eta aplikazioak.

4. Mankomunitateak bitarteko elektronikoak erabiltzeko laguntza emanen die administrazio publikoekin elektronikoki erlazionatzeko betebeharrik ez duten interesdunei, hala eskatzen badute; batez ere, identifikazioari eta sinadura elektronikoari, eskaerak erregistro elektroniko orokorraren bidez aurkezteari eta kopia autentikoak lortzeari dagokionez.

Halaber, interesdun horietakoren batek ez badauzka behar diren bitarteko elektronikoak, funtzionario publiko batek egin dezake, balio osoz, interesdun hori administrazio prozeduran identifikatzeko edo sinadura elektronikoa emateko tramitea, funtzionarioak berak erabil dezakeen sinadura elektronikoko sistemaren bitartez. Kasu horretan, behar den baliabide elektronikorik ez daukan interesdunak bere burua identifikatu beharko du funtzionarioaren aurrean, eta adostasun espresua eman hala jarduteko; hala jasota utzi beharko da, desadostasuna edo auzia gertatzen den kasurako.

9. artikulua. Herritarren betebeharrak bitarteko elektronikoen bidez egindako administrazio harremanen esparruan.

1. Administrazio jardueran eta mankomunitatearen administrazioarekiko harremanetan baliabide elektronikoak erabiltzean, eta administrazio elektronikoaren informazioaren, komunikazioen, prozesuen eta aplikazioen funtzionamendu egokia eta kudeaketa bermatzeko, herritarrek honako betebehar hauek dituzte:

a) Administrazio elektronikoaren zerbitzu eta prozedurak borondate onaren printzipioaren arabera erabiltzea.

b) Administrazio elektronikoari dagokionez, mankomunitatearen administrazioari informazio egiazkoa, osoa eta zehatza ematea, zertarako eskatzen den, horrexen araberakoa.

c) Norbera identifikatzea mankomunitatearen administrazioarekin baliabide elektronikoen bidez izaten dituzten administrazio harremanetan, harremanok hala eskatzen dutenean.

d) Administrazio harremanetan mankomunitatearen administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez erabiltzen diren elementu identifikagarri pertsonal eta besterenezinak zaintzea.

e) Errespetatzea pribatutasunerako, konfidentzialtasunerako eta segurtasunerako eskubideak, bai eta datuen babesaren arloko gainerako eskubideak ere.

2. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluak honako hau ezartzen du: pertsona fisikoek noiznahi erabaki dezakete, beren eskubideak eta betebeharrak baliatzeko, administrazio publikoekin komunikatzean bitarteko elektronikoak erabili edo ez, non eta ez dauden behartuak administrazio publikoekiko harremana bitarteko elektronikoen bidez izatera. Pertsona bakoitzak noiznahi aldatu ahalko du Mankomunitatearekin komunikatzeko aukeratu bidea.

Nolanahi ere, administrazio prozedura baten edozein tramitetarako, administrazio publikoekin harremana bitarteko elektronikoen bidez izatera behartuak egonen dira honako subjektu hauek, gutxienez:

a) Pertsona juridikoak.

b) Nortasun juridikorik gabeko entitateak.

c) Nahitaez elkargokide egitea eskatzen duen lanbide jardueraren bat egiten dutenak, administrazio publikoekin lanbide jarduera hori gauzatzean egiten dituzten tramite eta jarduketarako. Betiere talde horren barnekotzat joko dira notarioak, jabetza erregistratzaileak eta merkataritzako erregistratzaileak.

d) Administrazioarekiko harreman elektronikoa izatera behartuta dauden interesdun ordezkariak.

e) Administrazio tramite eta jarduketetarako, administrazio bakoitzak erregelamendu bidez zehaztu bezala.

Mankomunitateak ezartzen ahalko du nahitaezkoa dela bitarteko elektronikoen bidez jartzea harremanetan, bai prozedura jakin batzuetarako, bai behar diren bitarteko elektronikoez baliatzeko aukera duten pertsona fisikoen zenbait kolektiborentzat, beren gaitasun ekonomiko edo teknikoa, beren dedikazio profesionala edo egiaztaturiko bertze arrazoiren bat dela eta.

3. Mankomunitatearen administrazioak begiratuko du betebehar horiek betetzen direla, aplikatzekoa den araudian jasotzen denaren eta ordenantza honetan ezartzen denaren barrenean.

10. artikulua. Zerbitzu elektronikoetarako sarbide sistemak.

Mankomunitatearen administrazioak zerbitzu elektronikoetarako sarbidea bermatuko die herritarrei, hainbat kanaleko sistema baten bidez, eta honako baliabide hauekin guttienez:

–Aurrez aurreko arretarako zehazten diren bulegoak: ordenantza honetan aitortzen diren eskubideak erabiltzeko baliabide eta tresnak jarriko dituzte herritarraren eskura, libreki eta doan, eta laguntza eta orientabidea eman beharko dute haien erabileraz, dela kokatuta dauden bulegoetako langileek emanda, dela baliabide edo tresnari berari gehitutako sistemen bidez.

–Sarbide puntu elektronikoak: organoek eta menpeko erakunde eta entitateek sortu eta kudeaturiko egoitza elektronikoak dira, komunikazio sareen bidez herritar guztien eskura daudenak.

–Herritarrek, mankomunitatearen administrazioarekin eta bere erakunde eta entitateekin dituzten harremanetan, informazio guztia eta eskura dituzten zerbitzu guztiak eskuratzeko sarbide orokorra honako hau izango da:

https://egoitzaelektronikoa.bortziriak.eus

II. TITULUA

Administrazio elektronikoaren araubide juridikoa

I. KAPITULUA

Egoitza elektronikoa

11. artikulua. Egoitza elektronikoa.

Egoitza elektronikoa helbide elektronikoa da, herritarren eskura dagoena telekomunikazio sareen bidez, eta titulartzat toki entitate hau duena edo, bestela, haren menpeko entitate bat.

Egoitza elektroniko bakarra egonen da mankomunitate honetako organo guztietarako, eta hor sar daitezke bere entitate eta erakunde publikoak zein haren menpe dauden kapital erabat publikoko tokiko sozietateak eta sozietate mistoak.

Egoitza elektronikoak honako printzipio hauek bete behar ditu: gardentasuna, publizitatea, erantzukizuna, kalitatea, segurtasuna, erabilgarritasuna, eskuragarritasuna, neutraltasuna eta elkarreragingarritasuna.

12. artikulua. Egoitza elektronikoa sortzea.

Organo eskudunaren ebazpen edo erabakiaren bidez sortuko da egoitza elektronikoa. Dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da, eta gutxienez honako eduki hauek izanen ditu:

Egoitzaren aplikazio eremua. Gutxienez Bortzirietako Euskara Mankomunitatea izanen da, eta haren menpeko entitate, erakunde eta sozietateak ere sartzen ahalko dira.

a) Egoitzaren erreferentziazko helbide elektronikoaren identifikazioa.

b) Titularraren identifikazioa, egoitza elektronikoa kudeatu eta administratzeko organoa edo organoak, eta herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak.

c) Egoitzan eskura dauden zerbitzuetarako sarbide kanalen identifikazioa, zehaztuz, behar denean, aipatutakoez gain zerbitzuok erabiltzeko zer telefono eta bulego dauden.

d) Iradokizunak eta kexak egiteko bitartekoak.

e) Egoitza zuzen identifikatzeko eta haren fidagarritasuna bermatzeko komenigarritzat jotzen den bertze edozein inguruabar.

Egoitza elektroniko nagusitik eratorritako egoitza elektroniko bat edo batzuk (azpiegoitzak) sor daitezke. Egoitza nagusiaren helbide elektronikotik iristen ahalko da egoitza elektroniko eratorrietara, nahiz eta posible izan zuzeneko sarbide elektronikoa izatea. Egoitza elektroniko eratorriek egoitza elektroniko nagusiaren baldintza berak bete beharko dituzte, salbu hura sortzen ebazpen edo erabakia argitaratzeari dagokionez, haien egoitza nagusian argitaratuko baita.

13. artikulua. Egoitza elektronikoen ezaugarriak.

1. Egoitza elektronikoaren bidez eginen dira toki entitatea, bertze administrazio publiko batzuk edo herritarrak bitarteko elektronikoekin bidez autentifikatzea eskatzen duten jarduera, prozedura eta zerbitzua guztiak. Halaber, organo eskudunak zerbitzuen eraginkortasunaren eta kalitatearen mesederako ezartzen dituen jarduerak, prozedurak eta zerbitzuak egiten ahalko dira, bai eta kontratistek eta emakidadunek emandako zerbitzuak ere, dagozkien kontratu agirietan ezarritako baldintzetan.

2. Egoitza elektronikoaren bidez lor daitezkeen zerbitzuen eta informazioaren osotasuna, egiazkotasuna eta eguneratzea bermatzen dira.

3. Egoitza elektronikoetan informazioak, zerbitzuak eta transakzioak argitaratzean, irisgarritasunaren eta erabilgarritasunaren printzipioak errespetatuko dira, bat etorriz horri dagokionez ezarritako arauekin, estandar irekiekin eta, hala behar badu, herritarrek erabili ohi dituztenekin.

4. Egoitza elektronikoak komunikazio seguruak ezartzea ahalbidetzen duten sistemak izanen ditu, baldin eta halako komunikazioak beharrezkoak badira.

5. Egoitza elektronikoek webgunea autentifikatzeko ziurtagiri aitortuak edo kualifikatuak edo horien baliokidea erabiliko dituzte beren burua identifikatzeko eta haiekin komunikazio segurua bermatzeko.

6. Egoitza elektronikoko zerbitzuak egunaren 24 orduetan eta urteko egun guztietan egonen dira erabiltzeko moduan. Arrazoi teknikoak direla eta aurreikusten bada egoitza elektronikoa edo haren zerbitzuetako bat beharbada ez dela egonen erabiltzeko moduan, horren berri eman beharko zaie erabiltzaileei, ahalik eta azkarren, adierazita zein diren kontsultatzeko eskura dauden ordezko bitartekoak.

7. Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen egoitza elektronikoak Espainiako data eta ordu ofizialei eusten die.

14. artikulua. Egoitza elektronikoak identifikatzeko baldintzak eta haien komunikazioen segurtasuna.

1. Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta hari lotutako edo haren menpeko erakunde publikoen helbide elektronikoak egoitza elektroniko badira, erabat argi eta garbi adierazi beharko dute hori.

2. Egoitza elektronikoak eskuragarri izanen du bera sortzeko erabilitako tresna, zuzenean edo dagokion aldizkari ofizialari lotutako estekaren bidez.

3. Egoitza elektronikoen euskarri diren informazio sistemek ziurtatu beharko dituzte esku artean duten informazioaren konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta osotasuna, Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalari eta Segurtasun Eskema Nazionalari jarraikiz.

15. artikulua. Egoitza elektronikoaren edukia.

1. Egoitza elektroniko orok gutxienez honako eduki hauek izanen ditu:

a) Egoitzaren identifikazioa, erreferentziazko helbide elektronikoa zehaztuta.

b) Egoitzaren titular den organoaren (edo organoen) identifikazioa, eta kudeatu eta administratzeko ardura dutenena.

c) Egoitza sortzeko ebazpen edo erabakia, eta, halakorik bada, eratorritako azpiegoitzena.

d) Egoitzaren esparru subjektiboa eta, halakorik bada, eratorritako azpiegoitzena.

e) Egoitza behar bezala erabiltzeko beharrezko informazioa, egoitza elektronikoaren mapa edo horren baliokidea den informazioa barne, nabigazio egitura eta eskuragarri dauden atalak zehaztuz, bai eta jabetza intelektualarekin lotutako informazioa ere.

f) Egoitza zuzen erabiltzeko aholkularitza zerbitzuak, bai elektronikoak, bai telefonikoak.

g) Egoitza ziurtagiriak egiaztatzeko sistema; zuzenean eta doan eskuragarri egon beharko dena.

h) Egoitzan onartu edo erabilitako sinadura elektronikoko sistemen zerrenda.

i) Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa, barnean dela Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren egoitza elektronikoaren esteka.

j) Toki entitatearen eta haren menpeko erakundeen organo, zentro eta unitate administratiboak identifikatzeko kodeen zerrenda eguneratua.

k) Agiriak elektronikoki aurkezteko laguntza ematen duten bulegoen zerrenda eguneratua, direktorio geografikoa izanen duena, interesdunak identifika dezan erregistro arloko laguntza bulego hurbilena.

l) Data eta ordu ofiziala adieraztea.

2. Egoitza elektronikoak honako hauek izanen ditu herritarren eskura:

a) Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta hari lotutako edo haren menpe dauden entitate eta erakundeen sarbide puntu elektroniko orokorra.

b) Herritarrek, mankomunitatearekin komunikatzeko duten eskubideaz baliatzean erabiltzen ahal dituen bitarteko elektronikoen, telefonikoen eta aurrez aurrekoen zerrenda.

c) Kasu bakoitzean eskumena duten organoei iradokizunak eta kexak adierazteko esteka.

d) Eskabide ereduak.

e) Erregistro elektroniko orokorra sortzeko ebazpen, erabaki edo xedapena.

f) Erregistro elektroniko orokorrean has daitezkeen tramiteen zerrenda eguneratua.

g) Egun baliogabeen zerrenda, erregistro elektronikoan epeak zenbatzeko aplikatzekoa.

h) Epeak luzatzea ekartzen duten gorabehera teknikoen identifikazioa.

i) Toki entitatearen eta haren menpeko erakundeen iragarki edo ediktuen taula elektronikoa (ediktuen taula), argitalpen elektronikoa ordezkoa ala osagarria den adierazita.

j) Sarbidea aldizkari eta egunkari ofizialen argitalpenerako.

k) Jakinarazpen elektronikoen zerbitzua.

l) Interesdunak identifikatu eta sinatzeko sistemak.

m) Egoitza elektronikoan sartuta dauden organo edo erakunde publikoen zigilu elektronikoen zerrenda, zehaztuta ziurtagiri elektronikoen ezaugarriak, horien emaileak eta egiaztatzeko neurriak.

n) Interesdunei bitarteko elektronikoen erabilerari buruz aholkularitza emateko eta kopia autentikoak egiteko gaitutako funtzionarioen erregistroa.

o) Toki entitatearen eta haren menpeko entitateen gardentasun ataria edo, halakorik ez bada, publizitate aktiboaren xede den informazioa, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoaren eskuragarritasunari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearekin eta hura garatzeko araudiarekin eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin.

p) Kontratatzailearen profila.

q) Legez nahiz erregelamenduz eskatzen diren bertze eduki, informazio edo zerbitzu batzuk.

r) Egoitzaren titular den organo arduradunak gehituriko bertze eduki, informazio edo zerbitzu batzuk.

3. Aurreko apartatuetan aipatutako informazio eta zerbitzuak ez dira azpiegoitzetan jaso beharko, baldin eta nagusi den egoitzan jasota badaude.

Mankomunitate honen egoitza elektronikoek betiere ahalbidetuko du beren eduki eta zerbitzuetarako sarbidea hizkuntza koofizialetan izatea. Salbuetsita daude bertze administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuei dagozkien esteka edo loturei dagozkien edukiak, eduki horiek bi hizkuntzetan eskaintzeko betebeharra ez baldin badute.

16. artikulua. Ediktuen taula elektronikoa.

1. Ediktuen taula elektronikoan argitaratzen ahalko dira legezko nahiz erregelamenduzko xedapen baten ondorioz mankomunitatearen ediktuen taulan argitara eman behar diren egintza eta komunikazioak, eta argitaratze hori ordezkoa edo osagarria izaten ahalko da.

2. Herritarrak ez du bere nortasuna egiaztatzeko sistema berezirik beharko sarbidea izateko ediktuen taula elektronikora.

3. Ediktuen taula elektronikoa mankomunitatearen egoitza elektronikoan argitaratuko da.

4. Ediktuen taula elektronikoak izanen ditu bere edukiaren egiazkotasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko sistema eta mekanismoak. Bereziki, epeak kontatzeari dagokionez, ediktuen argitalpenaren data eta ordua egiaztatuko duen mekanismoa ezarriko da.

5. Ediktuen taula elektronikoa eskura egonen da egunaren 24 orduetan, urteko egun guztietan, Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren bidez. Arrazoi teknikoak direla eta ediktuen taula elektronikoa ez dela ibiliko aurreikusten denean, erabiltzaileei horren berri emanen zaie behar den denboraz, adierazita zein diren taulan kontsultarako eskura dauden ordezko bitartekoak.

17. artikulua. Herritar karpeta.

1. Mankomunitatearen egoitza elektronikoak eremu bat izanen du, “herritarren karpeta” izenekoa; hartan, haren titularrak baizik ez du sarbidea izanen, eta horretarako nortasuna autentifikatu egin beharko du, egoitza elektronikoan sinadurarako onartzen diren sistemetako bat erabiliz.

2. Herritar karpetaren bidez, pertsona fisikoek eta haien ordezkari erregistratuek sistema eta prozesu telematikoak erabiltzen ahalko dituzte komunikatzeko bitarteko gisa, bertzeak bertze, honako zerbitzu hauetarako:

a) Mankomunitatearen administrazioaren datu baseetan erregistraturik dagoen pertsonaren informazio partikularrean sarbidea izateko.

b) Mankomunitatearen administrazioaren gaineko informazio orokorrean modu pertsonalizatuan sarbidea izateko.

c) Administrazio eragiketak eta tramiteak egiteko mankomunitatearen administrazioak pixkanaka herritar karpetan sartzen dituen prozeduretan.

3. Herritar karpetan sartu eta erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen du, eta aditzera ematen du aurretik irakurri eta onartu direla mankomunitatearen egoitza elektronikoan argitaraturiko arauak eta baldintzak. Herritar karpetan sartu eta erabiltzeak berarekin dakar erabiltzaileak espresuki, osorik eta erreparorik gabe onartzen dituela sartzeko unean egoitza elektronikoan erabiltzeko argitaraturik dauden arau eta baldintza guztiak.

4. Mankomunitateak herritar karpeta erabiltzeko arau eta baldintzak aldatzen baditu, aldaketaren berri eman beharko du egoitza elektronikoan. Herritarra ados ez badago herritar karpeta erabiltzeko arau eta baldintza berriekin, utzi beharko du mankomunitatearen administrazioarekin komunikatzeko bitarteko hori.

18. artikulua. Egoitza elektronikoko edukietan sartzea.

1. Mankomunitateak, bere egoitza elektronikoan, agiri elektronikoak bilatzeko mekanismo egokia jarriko du herritarren eskura, kontsultak egiteko aukera izan dezaten jada amaitutako administrazio prozedurei buruz.

Aplikatu beharreko araudia dela eta, agiri zehatz batek berehalako irispiderik ez duenean, herritarrak automatikoki sortzen ahalko du agiri horretarako irispidea izateko eskabidea, eta azken hori berehala bideratuko zaie agiriaz arduratzen diren mankomunitatearen zerbitzuei.

2. Herritarrek, administrazio publikoei aplikagarri zaien araudiari jarraikiz, libreki kontsultatu ahal izango dituzte mankomunitateak pilatutako agiri elektronikoak, betiere kontsultaren egunean amaituta dauden prozedurei buruzkoak. Aipatu kontsultarako eskubidea arduraz eta behar bezala erabiltzen dela bermatzeko, mankomunitateak zehaztutako baliabide elektronikoen bidez identifikatu beharko dute herritarrek, jasota gera daitezen eskatzailearen nortasuna eta eskatu duen informazioa.

3. Agiri izendunak direnean, pertsonen intimitateari buruzko datuak dituztenean eta espedienteak amaitu gabe daudenean, kasu bakoitzean administrazio publikoei aplikatu beharreko araudian ezarritako baldintzak egiaztatzen dituztenek baino ez dute sarbidea izanen. Kontsultarako eskubidea legez horretarako gaituta dauden herritarrek erabil dezaten bermatzeko, mankomunitatearen zerbitzuek identifikatzeko eskatuko diete, ordenantza honetan aipatutako identifikazio segururako edozein prozedura elektronikoren bidez.

4. Interesdunek, amaitu gabeko espedienteei buruzko informaziorako sarbidea izan nahi badute, beren herritar karpetaren bidez izanen dute. Berehalako sarbidea izaten ahalko da espedientea osatzen duten agirietarako, ordenantza honetan xedatutakoaren arabera horretarako aukera dagoenean; bestela, agiri horretarako sarbidea izateko eskabidea sortzen ahalko du erabiltzaileak, eta azken hori berehala bideratuko zaie espedienteaz arduratzen den organo edo unitateari.

5. Sartzeko eskubidea ezin izanen da erabili administrazio publikoei aplikagarri zaien araudian halaxe ezarrita duten espedienteekin. Aplikagarri den araudiaren arabera, artxibo eta agirietarako sarbidea berariazko xedapen batzuei jarraikiz egin behar denean, indarreko legediak kasu bakoitzerako eskatzen dituen baldintzak egiaztatzen dituztenek baino ez dute horretarako aukerarik izanen.

6. Goiko paragrafoetan aipatzen ez den bertze edozein informaziotarako, egoitza elektronikoaren bidezko sarbidea librea izanen da herritar guztiendako, identifikatu behar izan gabe. Zehazki, herritar guztiak libreki sartzen ahalko dira, identifikatu beharrik izan gabe, honako lege hauetan aipatzen den informaziora: Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean eta Gardentasunari, Informazio Publikoa eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean.

Mankomunitateak izaera pertsonalik ez duten datuak eskatu ahalko ditu bere egoitza elektronikoko informazioan sartzeko eragiketetan, estatistika ondorioetarako edo mankomunitatearen zerbitzuak hobetzeko; datu horiek emateak ez du inola ere baldintzatuko mankomunitatearen informaziorako sarbidea.

19. artikulua. Segurtasuna.

1. Egoitza elektronikoaren segurtasuna bermatuko da, azaltzen den informazioa egiazkoa eta osoa izan dadin.

2. Egoitza elektronikoak komunikazio seguruak ezartzea ahalbidetzen duten sistemak izanen ditu, baldin eta komunikazioak beharrezkoak badira. Nolanahi ere, norbere burua identifikatzeko eta komunikazio segurua bermatzeko, webgunea autentifikatzeko ziurtagiri aitortuak edo kualifikatuak erabiliko dira, edo horien baliokidea.

3. Herritarrak mankomunitatearen administrazioarekin dituen harremanak errazteko ematen dituen datuek, hala nola telefono zenbakiek, helbide elektronikoek eta bertzelakoek, bai eta mankomunitateak sektoreka informatzeko hautatzen dituen lehentasunek ere, segurtasun, osotasun eta eskuragarritasun bermeak izanen dituzte, bat etorriz Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta hura garatzen duen araudian xedatutakoarekin.

4. Segurtasun mekanismoek aktibatuta egon beharko dute beti iragarki taularekiko konexioetan, haren edukiaren egiazkotasuna eta osotasuna bermatzeko, bai eta herritar karpetarekiko konexioetan ere; azken horietan, gainera, konfidentzialtasun zifratzea ere beharko da.

II. KAPITULUA

Identifikazioa eta autentifikazioa

20. artikulua. Pertsona fisikoen identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemak.

1. Pertsona fisikoek, orobat, erabiltzen ahalko dituzte ziurtagiri elektroniko kualifikatuan oinarritutako identifikazioko eta sinadura elektroniko aurreratuko sistemak, edo sinadura elektroniko kualifikatukoak, emaile kualifikatuek emanak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 910/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera (barne merkatuan transakzio elektronikoak egiteko identifikazio elektronikoei eta konfiantzazko zerbitzuei buruzko erregelamendua; 1999/93/EE Zuzentaraua baliogabetu zuen).

2. Horiez gain, pertsona juridikoen edo izaera juridikorik gabeko entitateen ordezkariei dagokienez, Bortzirietako Euskara mankomunitateak onartuko ditu halako pertsona fisikoei emandako ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritzen diren sistemak, baldin eta horiek bat badatoz Estatuko Administrazio Orokorraren sinadura elektroniko eta ziurtagirien politikako II. eranskinean ezarritakoarekin. Politika hori onetsi zen Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala administrazio elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Kasu horretan, ordezkaritza erabat egiaztaturik geldituko da, dagozkion lege ondorioetarako.

3. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eskuzko sinadura elektronikoko mekanismoak ezar ditzake, pertsona fisikoek buruz buruko harremanetan erabiltzeko.

4. Mekanismo horiek bermatu beharko dute sinaduraren ordezkaritza datuak konfidentzialak direla, toki entitateak edo hirugarrenek ez dituztela berrerabiliko eta sinatutako datuak osorik daudela eta ezin direla aldatu.

21. artikulua. Pertsona juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko entitateen identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemak.

1. Pertsona juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek identifikazio sistemak eta zigilu elektroniko aurreratuko sistemak erabili ahalko dituzte, ziurtagiri elektroniko kualifikatuan edo zigilu elektroniko kualifikatuan oinarrituta, emaile kualifikatuek emanak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 910/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera (barne merkatuan transakzio elektronikoak egiteko identifikazio elektronikoei eta konfiantzazko zerbitzuei buruzko erregelamendua; 1999/93/EE Zuzentaraua baliogabetu zuen).

2. Zigilu elektronikoa onartzeak honako baldintza hauek ditu:

a) Zigilu elektronikoa erabiltzeak berekin dakar jarduketa zuzenean egozten zaiola pertsona juridikoari edo nortasun juridikorik gabeko entitateari, ordezkaritza egiaztatu beharrik gabe.

b) Zigilu elektronikoari ez zaio mugarik jarriko hura onartzen duten tramiteetan.

c) Ordezkari ari diren pertsona fisikoek zigilu elektronikoa erabil dezakete sinadura elektronikoaren sistemaren ordez, baina sistema bat nahiz bertzea erabil daiteke, interesdunaren erabakiaren arabera.

3. Datuen jatorriaren zuzentasuna eta datuen osotasuna bermatzea aski den jarduketetan baino ezin izanen da onartu zigilu elektronikoaren erabilera.

22. artikulua. Toki entitatearen identifikazio eta sinadura elektroniko automatizatuko sistemak.

1. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak elektronikoki identifikatu eta sinatu ahalko du, modu automatizatuan, ziurtagiri elektroniko kualifikatuan edo zigilu elektroniko kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistemak erabiliz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 910/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu hori identifikazio elektronikoari eta barne merkatuko transakzio elektronikoetarako konfiantzako zerbitzuei buruzkoa da, eta 1999/93/EE Zuzentaraua baliogabetzen du. Erabili beharreko zigilu horiek emaile kualifikatuek emanen dituzte, jarduketa bakoitzak behar duen segurtasun maila aintzat hartuta, indarreko legediak eta, bereziki, urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuak ezarritakoa betez (Segurtasun Eskema Nazionala administrazio elektronikoaren eremuan arautzen duen errege dekretua).

2. Ahal dela, toki entitate honen zigilu elektronikoko ziurtagiri kualifikatuak entitatearen organoei emanen zaizkie, legez ezarrita dituzten eskumenak bete ditzaten. Hala ere, toki entitateak aukera du zigilu elektronikoko ziurtagiri kualifikatu bat izateko bere izenean.

Organo administratiboei egindako zigilu elektronikoko ziurtagiri kualifikatuek organo horien titularren identifikazio pertsonaleko datuak jasoko dituzte betiere, Nortasun Agiri Nazionalaren edo baliokidearen zenbakia izan ezik, ez baita nahitaezkoa izanen.

3. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak une bakoitzean dituen zigilu elektronikoko ziurtagiri kualifikatuak iragarriko ditu bere egoitza elektronikoan.

4. Baliozkoa izateko, egiaztapenerako kode segurua sortu beharko da lehendakaritzaren edo hark eskuordetzen duen organoaren dekretu bidez, eta honako berme hauek eman beharko ditu gutxienez:

a) Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.

b) Segurtasun kriptografikoa izatea, ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide.

c) Kodearen bidez autentifikatutako agirira sarbidea izatea, egoitza elektronikoaren bidez eta, halakorik badago, hura gordetzen duen artxibo elektronikoaren bidez, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta dohainik izanen dute agirirako sarbidea.

Egiaztapenerako kode segurua sortzeko tresna Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

d) Toki entitatea identifikatutzat joko da, bere Interneteko atarian edo bertze sarbide puntu batean bere izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, baldin eta horiek legez egoitza elektronikoak badira.

Informazioa egoitza elektronikotik kanpo argitaratzen bada, toki entitateak autentifikatu egin beharko du, kapitulu honetan identifikaziorako eta sinadurarako xedatutako sistemetako edozein erabiliz.

23. artikulua. Toki entitateko langileen identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemak.

1. Bortzirietako Euskara Mankomunitateko organoen titularrek edo kideek nahiz haren zerbitzuko langileek erabiltzen ahalko dituzte ziurtagiri elektroniko kualifikatuan oinarritutako identifikazioko eta sinadura elektroniko aurreratuko sistemak, edo sinadura elektroniko kualifikatukoak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 910/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera (barne merkatuan transakzio elektronikoak egiteko identifikazio elektronikoei eta konfiantzazko zerbitzuei buruzko erregelamendua, 1999/93/EE Zuzentaraua baliogabetu zuen). Erabili beharreko zigilu horiek emaile kualifikatuek emanen dituzte, jarduketa bakoitzak behar duen segurtasun maila aintzat hartuta, indarreko legediak ezarritakoa betez eta, bereziki, urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuak ezartzen duena (Segurtasun Eskema Nazionala administrazio elektronikoaren eremuan arautzen duen errege dekretua).

2. Toki entitateak eman behar dizkie ziurtagiri horiek beren zerbitzuko langileei. Hala ere, pertsona horiek pertsonalak baizik ez diren ziurtagiri kualifikatuak baldin badituzte, baimena eman dezake, Identifikazioko eta sinadura elektronikoko politikari buruzko dokumentuan, ziurtagiri horiek borondatez erabiltzeko.

Ziurtagiriek informazio osagarria izan dezakete, pertsonari dagokion organoa, unitatea edo kargua edo lanpostua identifikatzeko, neurriz, eta errespetatuz gardentasunari eta datu pertsonalen babesari buruzko legeriak ezarritako mugak.

3. Izenordea darabilten sinadura elektronikoko ziurtagiri kualifikatuak eman daitezke, indarreko legediak mugak ezartzen dituenean agiriak sinatzen dituzten pertsonak identifikatzeko. Izenordea osatzeko, lanbide identifikazioko zenbakia edo haren baliokidea erabiliko da.

Organo judizialek eta legitimazioa duten bertze organo eta pertsona batzuek eska dezakete izenordea darabilten ziurtagiri kualifikatuarekin sinatu dutenen identitatea ezagutzera emateko, Datu pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 11.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan.

4. Mankomunitateak eskuzko sinadura elektronikoko mekanismoak ezar ditzake, bere zerbitzuko pertsonek buruz buruko harremanetan erabiltzeko.

Mekanismo horiek betiere bermatu beharko dute sinaduraren ordezkaritza datuak konfidentzialak direla, toki entitateak edo hirugarrenek ez dituztela berrerabiliko eta sinatutako datuak osorik daudela eta ezin direla aldatu.

24. artikulua. Aurreko artikuluetarako arau komunak.

1. Toki entitateak dituen zigilu eta sinadura elektronikoko ziurtagiri kualifikatuak bat etorriko dira Estatuko Administrazio Orokorraren sinadura elektronikoari eta ziurtagiriei buruzko politikaren II. eranskinarekin, Administrazio Elektronikoaren esparruan Elkarreragingarritasuneko Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren 18. artikuluan eta Herritartasun Eskema Nazionala garatzen duen 2007ko azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoarekin bat (errege dekretu horren bidez partzialki garatu zen Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea).

2. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sinadura edo zigilu elektronikoko sistemak ezartzea sustatuko du, sinadura edo zigilua sortzeko gailuen eta datuen kudeaketa zentralizatua duten ziurtagirietan oinarrituta.

3. Elkarreragingarritasuna bultzatzeko eta ziurtagiri kualifikatuetan oinarritzen ez diren sistemekin autentifikatutako agiri elektronikoen sinadura elektronikoa automatikoki egiaztatzea ahalbidetzeko, mankomunitateak ziurtagiri elektroniko kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko propioa gainezar dezake agirietan, bertze organo, erakunde publiko, zuzenbide publikoko entitate edo administrazio publiko batzuei bidaltzeko edo haien eskura jartzeko.

III. KAPITULUA

Erregistro elektronikoa

25. artikulua. Erregistro elektroniko orokorraren sorrera, kudeaketa eta funtzionamendu araubide orokorra.

1. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatua betetzeko, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen erregistro elektroniko orokorra sortzen da, herritarrek edo mankomunitatearen administrazioaren organoek berek hura erabil dezaten bide telematikoz eskaerak, idatziak eta komunikazioak aurkezteko.

2. Erregistro elektroniko orokorrean, mankomunitatearen edozein organotan aurkezten edo jasotzen diren agiri guztien erregistroa jasoko da. Halaber, bertze organo edo partikular batzuei zuzendutako agiri ofizialen irteera ere idatziko da.

3. Menpeko erakunde edo entitateek beren erregistro elektronikoa izaten ahalko dute, eta hura guztiz elkarreragingarria izanen da eta interkonektatua egonen da mankomunitatearen erregistro elektroniko orokorrarekin. Azken horrek funtzionatuko du menpeko erakunde edo entitate bakoitzaren erregistro elektronikora iristeko aukera emanen duen atari gisa.

4. Bai mankomunitatearen erregistro elektroniko orokorrak, bai menpeko erakunde edo entitate bakoitzarenak bete beharko dituzte datu pertsonalak babestearen arloko legedian ezarritako segurtasun berme eta neurriak.

5. Erregistro elektronikoa eskuragarri egonen da une oro mankomunitatearen egoitza elektronikoan. Erregistro telematikoak ahalbidetuko du urteko egun guztietako 24 orduetan sar daitezen agiri elektronikoak telekomunikazioko sare irekien bidez, salbu eta arrazoi teknikoen ondoriozko etenaldirik bada; egoitza elektronikoan bertan emanen da azken horien berri. Halaber, erregistro unitate telematikoaren funtzionamenduan planifikatu gabeko etenaldirik bada, inguruabar horren berri ematen duen mezu bat bistaratuko da, ahal izanez gero.

6. Mankomunitatearen eskumeneko prozedurak hasteko herritarren esku jarritako inprimaki elektronikoak eta, kasua bada, aplikazio informatikoak, zuzenean lotzen ahalko zaizkio erregistroari, berme eta baldintza formal guztiak betetzen badira agiriak aurkeztean eta dagokion hartu izanaren agiria jasotzean.

Erregistro elektronikorako sarbidea ematen duen egoitza elektronikoan, erregistro horretan has daitezkeen izapideen zerrenda eguneratua agertuko da.

7. Lehendakari mankomunitateko buruari dagokio erregistro elektronikoa zuzentzea eta sustatzea, behar diren ekintzak bultzatuko ditu hura mantentzeko eta etorkizuneko berrikuntza teknologikoetara egokitzeko.

26. artikulua. Erregistro elektronikoaren eginkizunak.

Mankomunitatearen erregistro elektronikoak honako eginkizun hauek izanen ditu:

–Mankomunitatearen administrazioari edo bertze administrazio publiko batzuei igorritako eskaera, idatzi eta komunikazioak hartzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazi bezala.

–Herritarrek eskaerak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztu izanaren ziurtagiriak sortzea; sistema informatikoak berak sortuko ditu automatikoki.

–Jakinarazpen abisuak sortzea, interesdunek jakin dezaten eskura dituztela, herritarren karpetan, mankomunitatearen administrazioko organo eta entitateek egiten dituzten komunikazio eta jakinarazpen telematikoak.

–Mankomunitatearen administrazioko organoek interesdunei zuzendutako idazki eta jakinarazpenak igortzea.

–Urte naturalari dagozkion eskabide, idazki eta komunikazio telematikoen sarrera eta irteera idazpenen artxibo informatikoa mantentzea eta kontserbatzea.

27. artikulua. Erregistro elektronikoaren funtzionamendua.

1. Erregistro elektronikoak bermatuko du egiten den idazpen bakoitzean honako hauek adieraztea: zenbakia, agiri mota adierazten duen epigrafea, agiria aurkeztu den eguna eta ordua, interesdunaren identifikazioa, administrazio organo igorlea, hala badagokio, eta pertsona edo administrazio organo hartzailea, eta erregistratutako idazki edo komunikazioaren edukiaren aipamena.

Horretarako, automatikoki, hartze agiri bat sortuko da, kasu bakoitzeko agiriaren kopia autentifikatua izanen dena, aurkezpenaren data eta ordua eta erregistroko sarrera zenbakia barne.

Hartze agiriok hartzaileari helaraziko zaizkio, herritarren karpetaren bidez, mankomunitatearen egoitza elektronikoan, hartutako dokumentuaren idazpena egin eta segituan.

2. Agirien sarrera edo irteera daten hurrenkerari jarraikiko zaio idazpenak egiteko, eta adieraziko da zer egunetan egin diren. Erregistroko izapidea bukatuta, agiriak berehala igorriko zaizkie hartzaileei eta kasuan kasuko administrazio unitateei, jaso diren erregistro beretik.

3. Mankomunitatean aurrez aurre aurkezten diren dokumentuak digitalizatu egin beharko dira, ordenantza honetan eta aplikatzen ahal diren gainerako arauetan ezarritakoaren arabera, eta jatorrizkoak interesdunari itzuliko zaizkio, salbu eta arauaren arabera, aurkeztutako dokumentuak mankomunitateak gorde behar baditu, edo nahitaezkoa bada objektuak edo digitalizatu ezin diren euskarri jakin batean dauden agiriak aurkeztea.

4. Mankomunitatearekin harreman elektronikoa izatera behartuta dagoen subjekturen batek eskaera aurrez aurre aurkezten badu, eskatuko zaio hura zuzendu eta elektronikoki aurkezteko. Horren ondorioetarako, zuzenketaren eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen eguntzat.

28. artikulua. Idazpen elektronikoen edukiaren egiazkotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta kontserbazioa.

1. Erregistro elektronikoaren euskarria den sistema informatikoak bermatuko ditu egindako idazpenen egiazkotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta kontserbazioa, sinadura elektroniko aurreratuaren bidez.

2. Organo eskudunei, erregistro elektronikoaren bitartez, idazki, eskabide eta komunikazioak igortzen zaizkienean izapidetu ditzaten edo organo horiek interesdunei igortzen dizkietenean, behar diren segurtasun neurriak hartuko dira ez daitezen komunikazioak atzeman edo aldatu, baimenik gabe eskuratu eta, orobat, datu pertsonalen babesa bermatu dadin, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

3. Halaber, erregistro elektronikoaren euskarri den sistema informatikoak jakinaraziko die hartan sartu nahi duten mankomunitateko organoei eta herritarrei, idazkiak, eskabideak eta komunikazioak bide telematikoz aurkezteak berekin dakarrela beren datu pertsonalak administrazio organo edo entitate eskudunei komunikatzea, haiek hartu eta izapidetu ditzaten.

29. artikulua. Epeen zenbaketa erregistro elektronikoan.

1. Mankomunitateak argitaratuko du zer egun eta ordutan dauden zabalik agiriak modu elektronikoan aurkezteko laguntza ematen duten bulegoak, berma dadin interesdunek laguntza jasotzeko duten eskubidea bitarteko elektronikoak erabiltzean.

2. Erregistro elektronikoa, epeak zenbatzeari dagokionez, sartzeko egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialaren arabera arautuko da. Egoitza elektronikoak beharrezko segurtasun neurriak izanen ditu haren osotasuna bermatzeko, eta modu eskuragarri eta ikusgarrian agertzeko.

3. Erregistro elektronikoko epeen zenbaketa honako arau hauen araberakoa izanen da:

–Aukera emanen du agiriak urteko egun guztien eta hogeita lau orduz aurkezteko.

–Egun baliodunetan finkatutako epea zenbatzeko, eta interesdunek epeak betetzeari dagokionez, egun baliogabe batean aurkeztuz gero, lehenengo egun balioduneko lehen orduan egin dela ulertuko da, non eta arau batek ez duen berariaz baimentzen egun baliogabe batean jasotzea.

–Agiriak aurkeztutzat joko dira egun baliogabean aurkeztu ziren ordu zehatzaren hurrenkeran. Egun baliogabean aurkeztutako agiriak hurrengo lehen egun baliodunean aurkeztutakoen aurretik aurkeztutzat joko dira, hurrenkera berari jarraikiz.

–Mankomunitateak bete beharreko epeak zenbatzen hasteko, mankomunitatearen erregistro elektronikoan aurkeztu den eguna eta ordua hartuko dira kontuan. Betiere, epeen zenbaketaren hasierako dataren eta orduaren berri eman beharko zaio agiria aurkeztu zuenari.

4. Egoitza elektronikoan zehaztuko da zein diren, artikulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, baliogabetzat jotzen diren egunak, udalerriaren lurralde eremua eta lan egutegi ofiziala kontuan hartuta.

IV. KAPITULUA

Jakinarazpen elektronikoen betebeharrak eta eraginkortasuna

30. artikulua. Jakinarazpen elektronikoak egiteko baldintza orokorrak.

1. Jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez eginen dira lehentasunez, eta, betiere, interesdunak betebeharra duenean horiek bide horretatik jasotzeko. Aurrekoa gorabehera, mankomunitateak jakinarazpenak bitarteko ez-elektronikoen bidez egiten ahalko ditu honako kasu hauetan:

–Interesduna edo haren ordezkaria berez agertzen denean mankomunitatearen bulegoetan eta une horretan komunikazio edo jakinarazpen pertsonala eskatzen duenean.

–Administrazioaren jardunaren eraginkortasuna bermatzeko, beharrezkoa denean jakinarazpena egin behar duen administrazioko langile batek jakinarazpena zuzenean ematea.

Erabilitako bitartekoa edozein izanik ere, jakinarazpenak baliozkoak izango dira, baldin eta aukera ematen badute jasota geratzeko bidali dela edo eskura jarri dela, interesdunak edo haren ordezkariak jaso duela edo sarbidea izan duela, datak eta orduak, jakinarazpenaren eduki guztia, eta igorlearen eta hartzailearen identitate fidagarria. Egindako jakinarazpenaren egiaztapena erantsiko zaio espedienteari.

Jakinarazpen elektronikoak jasotzera beharturik ez dauden interesdunek edozein unetan erabaki eta jakinarazten ahalko diote mankomunitateari, horretarako ezartzen diren eredu normalizatuen bidez, hurrengo jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egiteko edo bide horien bidez egiteari uzteko.

Mankomunitateak ezartzen ahalko du nahitaezkoa dela jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea prozedura batzuetarako, bai eta pertsona fisikoen zenbait kolektiborendako ere, hain zuzen ere, baldin eta bere gaitasun ekonomiko edo teknikoagatik, jardun profesionalagatik edo egiaztaturiko bertze arrazoi batengatik, behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela frogatutzat jotzen bada.

Modu osagarrian, interesdunak gailu elektronikoa eta/edo helbide elektronikoa ematen ahalko ditu, artikulu honen bosgarren apartatuan araututako abisuetarako, baina ez jakinarazpenetarako.

2. Ez dira inolaz ere bitarteko elektronikoen bidez eginen honako jakinarazpen hauek:

–Formatu elektronikora bihurtu ezineko elementuak dauzkaten jakinarazpen egintzak.

–Betebehardunen aldeko ordainbideren bat dutenak, erraterako, txekeak.

3. Interesdunak eskatuta hasitako prozeduretan, jakinarazpena hark horretarako adierazitako bidea erabiliz eginen da. Jakinarazpena elektronikoa izanen da, baldin eta administrazioarekin harreman elektronikoa izatera behartuta badago.

Jakinarazpena ezin bada eskabidean adierazitakoaren arabera egin, horretarako egokia den edozein tokitan eginen da, eta interesdunak edo haren ordezkariak jakinarazpena jaso duela eta jakinarazitako egintzaren data, identitatea eta edukia jasota geratu direla egiaztatzen duen edozein bide erabiliz.

4. Interesdunak edo haren ordezkariak administrazio jarduketa baten jakinarazpenari uko egiten badio, halaxe jasoko da espedientean, jakinarazpen saiakeraren inguruabarrak eta erabilitako bitartekoa zehaztuz, tramitea amaitutzat joko da eta prozedurak aurrera segituko du.

5. Alde batera utzita jakinarazpena paperean edo bitarteko elektronikoen bidez egin den, mankomunitateak interesdunari abisua igorriko dio hark adierazitako gailu elektronikora eta/edo helbide elektronikora, jakin dezan jakinarazpen bat duela eskuragarri mankomunitatearen egoitza elektronikoan edo gaituriko helbide elektroniko bakarrean.

Abisu hori egin gabe ere, jakinarazpena guztiz baliozkotzat joko da.

6. Interesdunari jakinarazpena bide bat baino gehiago erabiliz egiten zaionean, lehenengo jakinarazpenaren data hartuko da aintzat.

31. artikulua. Bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenak.

1. Bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenak eginen dira mankomunitatearen egoitza elektronikoan agertuz egingo dira.

Ondorio horietarako, egoitza elektronikoan agertzea da interesdunak edo haren ordezkariak, behar bezala identifikatuta, jakinarazpenaren edukira sartzea.

2. Bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenak egintzat joko dira haien edukira sartzean.

Jakinarazpena bitarteko elektronikoz egitea nahitaezkoa denean, edo interesdunak espresuki hori aukeratu duenean, jakinarazpena ez onartutzat joko da baldin eta haren edukian sartzerik gertatu ez bada hamar egun natural igarotakoan, jakinarazpena eskuragarri jarri zenetik zenbatzen hasita.

3. Mankomunitatea behartuta dago jakinarazpena egitera hamar eguneko epean gehienez, egintza ematen den datatik aurrera; betebehar hori betetzat joko da jakinarazpena mankomunitatearen egoitza elektronikoan edo gaitutako helbide elektroniko bakarrean eskuragarri jartzearekin bat.

4. Interesdunek aukera izanen dute jakinarazpenetan sartzeko administrazioaren sarbide puntu elektroniko orokorretik; sartzeko atari gisa erabiliko da.

32. artikulua. Egoitza elektronikoaren bidezko jakinarazpena.

Honela eginen da egoitza elektronikoaren bidezko jakinarazpena:

–Erregistro elektronikoaren bidez, interesdunari beren informaziorako jakinarazpen abisua igorriko zaio, berak mankomunitatearen administrazioari emandako helbide elektronikora; abisuaren bidez, interesdunari aditzera emanen zaio jakinarazpen bat duela bere izenean, bai eta hura zer web orritan sartuz eskura dezakeen ere.

–Interesduna jakinarazpen elektronikoko orrialdean sartzen ahalko da, aldez aurretik erabiltzaile ziurtagiriaren bidez identifikatuta.

–Jakinarazpen elektronikoko orri horren bidez, jakinarazpenaren edukian sartzen ahalko da; hartan adieraziko dira jakinarazpena egiten duen administrazio organoaren edo entitatearen izena, jakinarazten den agiri motaren erreferentzia, espedientearen zenbakia, eta irteera data eta erregistroa.

–Interesdunak jakinarazpena onartuz gero, horrekin lotutako agirietarako sarbidea izanen du. Agiri horiek inprimatzeko formatua izanen dute.

–Administrazio espedientean jasoko da jakinarazpen elektronikoa onartu den ala ez, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako ondorioak sortuko ditu.

33. artikulua. Agerraldi elektronikoaren bidezko jakinarazpena.

1. Agerraldi elektronikoaren bidezko jakinarazpenean interesduna, behar bezala identifikatuta, dagokion administrazioaren jarduketaren edukira sartzen da mankomunitatearen egoitza elektronikoaren bidez.

2. Agerraldi elektronikoak, jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

–Edukira sartu aurretik, interesdunak abisu bat ikusi beharko du, adieraziko duena bertara sartzea jakinarazpen izaerako administrazio jarduketa izanen dela.

–Dagokion informazio sistemak jasoko du edukian sartu dela, bai eta zer egun eta ordutan sartu den ere.

III. TITULUA

Agiri eta artxibo elektronikoak

34. artikulua. Agiri elektronikoak.

1. Mankomunitatearen administrazio agiri publikoak dira mankomunitatearen administrazioko organoek balioz eginikoak. Mankomunitateak administrazio agiriak idatziz eginen ditu, oro har, baliabide elektronikoen bidez, salbu eta haien izaerak eskatzen badu modu egokiagoan adierazi eta jaso behar direla.

2. Baliozkotzat jotzeko, administrazio agiri elektronikoek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Era guztietako informazioa euskarri elektronikoan artxibaturik edukitzea, identifikatzeko eta bereiz tratatzeko modukoa den formatu baten arabera.

–Indibidualizatzeko aukera ematen duten identifikazio datuak izatea, hargatik eragotzi gabe espediente elektroniko batean sartzeko aukera.

–Egin diren uneari buruzko denbora erreferentzia bat izatea.

–Eskatzen diren gutxieneko metadatuak izatea.

–Aplikatzekoa den araudiaren arabera dagozkion sinadura elektronikoak izatea.

Baliozkotzat joko dira betekizun horiek betetzen dituzten eta hirugarren bati bitarteko elektronikoz helarazten zaizkion agiri elektronikoak.

3. Ez dute sinadura elektronikoaren beharrik izanen mankomunitateak edo bertze administrazio publikoek emandako agiri elektronikoek, baldin eta informazio hutserako argitaratzen badira ez eta administrazio espediente baten parte ez direnek ere. Betiere, agiri horien jatorria identifikatu beharko da.

35. artikulua. Administrazio publikoek eginiko kopien baliozkotasuna eta eraginkortasuna.

1. Mankomunitateak erabakiko du zer organok dituen eskumenak administrazio dokumentu publiko edo pribatuen kopia autentikoak egiteko.

Agiri pribatuen kopia autentikoek ondorio administratibo hutsak dituzte. Administrazio publiko batek eginiko kopia autentikoak baliozkoak izanen dira gainerako administrazioetan.

2. Administrazio agiri publiko edo pribatu baten kopia autentikotzat joko da, edozein euskarritan eginda dagoela ere, mankomunitateak egindakoa, bermaturik geratzen bada kopia egin duen organoaren identitatea eta agiriaren edukia.

Kopia autentikoek jatorrizko agirien baliozkotasun eta eraginkortasun berak izanen dituzte.

3. Interesdunek noiznahi eskatzen ahalko dute emateko mankomunitatearen administrazioak balioz egindako administrazio agiri publikoen kopia autentikoak. Jatorrizko agiria eman zuen organoari zuzenduko zaio eskaera eta, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea aplikatzeak dakartzan salbuespenak salbuespen, hamabortz eguneko epea emanen da, eskaera mankomunitatearen administrazioaren edo haren menpeko entitatearen erregistro elektronikoan jasotzen denetik zenbatzen hasita.

Era berean, interesdunek paperean aurkezten duten eta administrazio espediente batean sartuko den edozein agiriren kopia elektroniko autentikoak eman beharko ditu mankomunitateak.

4. Mankomunitateak kopia elektroniko autentikoak ematen dituenean, halaxe adieraziko da espresuki kopiaren agirian.

5. Notario agiri publiko, erregistro agiri publiko eta agiri judizial publikoen eta aldizkari ofizialen kopia autentikoak emateko modua bakoitzaren legedia espezifikoaren araberakoa izanen da.

36. artikulua. Interesdunek administrazio prozedurara ekarritako agiriak.

1. Interesdunek administrazio prozedurara ekarri beharko dituzte, aplikatzekoa den araudiaren arabera, mankomunitateak eskatzen dituen datu eta agiriak. Komenigarritzat jotzen duten bertze edozein agiri ere ekar dezakete interesdunek.

2. Interesdunak ez dira beharturik egonen edozein administraziok egindako agiriak ekartzera, nahiz eta agiri horiek aurkeztea nahitaezkoa edo aukerakoa izan dagokion prozeduran, betiere interesdunak adostasuna adierazi badu agiri horiek kontsultatzeko edo eskuratzeko. Kontsultatzeko edo eskuratzeko baimena emantzat joko da, interesdunak ez badu prozeduran aurkakotasun espresua adierazi edo aplikatzekoa den lege bereziak ez badu agintzen adostasun espresua adierazi beharra.

Interesdunaren aurkakotasunik ez bada, mankomunitateak elektronikoki eskuratuko ditu dokumentuak, bere sare korporatiboen bitartez edo datu bitartekaritzarako plataformei edo hartarako prestaturiko bertze sistema bati kontsulta eginez.

Prozedura tramitatzen ari den administrazio organoa ez den bertze batek egindako nahitaezko txostenak badira, hamar eguneko epean igorri beharko dira, eskatzen direnetik zenbatzen hasita. Epe hori igarotakoan, interesdunari jakinaraziko zaio txosten hori aurkez dezakeela edo organo eskudunak igorri arte itxaron dezakeela.

3. Mankomunitateak ez die interesdunei eskatuko jatorrizko agiriak aurkezteko, aplikatzekoa den araudiak, salbuespenez, hala agintzen duenean izan ezik.

Era berean, mankomunitateak ez die interesdunei eskatuko daturik edo agiririk, baldin eta aplikatzekoa den araudiak eskatzen ez badu interesdunak lehendik administrazioaren bati eman badio. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek, eta mankomunitateak elektronikoki eskuratu beharko ditu bere sare korporatiboen bidez edo kontsulta eginez datu bitartekotzarako plataformetan edo horretarako gaitutako bertze sistema elektroniko batzuen bitartez. Kontsulta hori interesdunek baimendutzat joko dute, non eta prozeduran ez den haren aurkakotasun espresua jasotzen edo aplikatzeko den lege bereziak ez duen eskatzen adostasun espresua emateko; bi kasuetan ere, aldez aurretik informazioa eman beharko zaie datu pertsonalen babesaren aldetik dituzten eskubideei buruz. Salbuespenez, mankomunitateak ezin baditu aipatutako agiriak eskuratu, berriz ere eskatzen ahalko dio interesdunari ekar ditzala.

4. Baldin eta, salbuespenez, mankomunitateak eskatzen badu jatorrizko dokumentu bat aurkezteko eta hura paperean badago, interesdunak kopia autentiko bat lortu beharko du, ordenantza honetan adierazitako betekizunen arabera, elektronikoki aurkeztu baino lehen. Ateratzen den kopia elektronikoak espresuki jasoko du xehetasun hori.

5. Salbuespenez, agiriak prozeduran duen garrantziak hala eskatzen badu edo kopiaren kalitateak zalantza eragiten badu, mankomunitateak eskatzen ahalko du, arrazoiturik, interesdunak ekarritako kopiak alderatzeko; horretarako, jatorrizko agiria edo informazioa erakusteko eskatzen ahalko du.

6. Interesdunek administrazio prozedurara ekartzen dituzten kopiek administrazio publikoen jardueraren eremuan bakarrik izanen dute eraginkortasuna.

7. Interesdunak izanen dira aurkezten dituzten agirien egiazkotasunaren erantzule.

37. artikulua. Agirien artxibo elektronikoa.

1. Mankomunitateak artxibo elektroniko bakarra izanen du amaitutako prozedurei dagozkien agiri elektronikoetarako, aplikatzekoa den araudian ezarri bezala.

2. Agiri elektronikoak gordeko diren formatuak bermatu beharko ditu agiriaren egiazkotasuna, osotasuna eta kontserbazioa, bai eta haiei kontsulta egin ahal izatea ere, igarotzen den denbora kontuan hartu gabe. Betiere, datuak bertze formatu eta euskarri batzuetara pasatzeko aukera segurtatuko da, hainbat aplikaziotatik sarbidea izatea berma dezaten. Agiri horiek ezabatzeko, baimena beharko da, aplikatzekoa den araudian xedatuarekin bat.

3. Agiriak gordetzeko bitarteko edo euskarriek segurtasun neurriak bete beharko dituzte, Segurtasunaren Eskema Nazionalean ezarritakoarekin bat, bermatu ahal izateko gordetako agirien osotasuna, egiazkotasuna, konfidentzialtasuna, kalitatea, babesa eta kontserbazioa. Bereziki, bermatuko dituzte erabiltzaileen identifikazioa eta irispide kontrola, bai eta datuak babesteari buruzko legedian ezarritako bermeak betetzen direla ere, eta administrazio publikoek sortutako agiri elektronikoen berreskurapena eta luzaroko kontserbazioa, hala behar den kasuetan, erabilitako zerbitzu eta sistemen bizi zikloari buruzko berezitasunekin bat.

4. Partikularren eskubideak edo interesak ukitzen dituzten administrazio egintzak dituztenean agiri elektronikoek, agiriok halako euskarrietan kontserbatu beharko dira ezinbestean, dela agiria sortu zenetik erabilitako formatu berean edo erreproduzitu ahal izateko behar den informazioaren identitatea eta osotasuna segurtatuko dituen bertze edozeinetan. Betiere, datuak bertze formatu eta euskarri batzuetara pasatzeko aukera segurtatuko da, hainbat aplikaziotatik irispidea izatea berma dezaten.

IV. TITULUA

Harreman elektronikoak bertze administrazio publikoekin

38. artikulua. Datuen truke elektronikoa komunikazio ingurune itxietan.

1. Mankomunitatearen eta bertze administrazio publiko batzuen komunikazio ingurune itxietan helarazitako agiri elektronikoak baliozkoak izanen dira igorleen eta hartzaileen autentifikazio eta identifikaziorako.

2. Komunikazioetan parte hartzen duten pertsonak Mankomunitatekoak badira, azken horrek zehaztuko ditu komunikazioa arautuko duten baldintzak eta bermeak eta, horietan jasoko dira, gutxienez, igorle eta hartzaile baimenduen zerrenda eta trukatuko diren datuen nolakotasuna.

3. Parte hartzaileak administrazio publiko batekoak baino gehiagokoak badira, aipatutako baldintzak eta bermeak haien artean izenpetutako hitzarmenaren bidez ezarriko dira.

4. Edonola ere, komunikazio ingurune itxien segurtasuna eta transmititzen diren datuen babesa bermatu beharko dira.

39. artikulua. Sinadura elektronikoa segurtatzea eta haren elkarreragingarritasuna.

1. Mankomunitateak erabakitzen ahalko du zein tramitek eta txostenek eduki behar duten sinadura elektronikoko ziurtagiri elektroniko aitortu edo kualifikatuetan oinarritutako sinadura elektroniko aitortua edo kualifikatua eta aurreratua.

2. Agiri elektronikoen elkarreragingarritasuna errazteko eta sinadura elektronikoaren egiaztapen automatikoa ahalbidetzeko, mankomunitateak ziurtagiri elektroniko aitortu edo kualifikatuetan oinarritutako zigilu elektronikoa gainjartzen ahalko du, ziurtagiri elektroniko aitortu edo kualifikatuetan oinarritutako sinadura elektronikoko sistemak ez diren bertze sistema batzuk erabiltzen dituenean, elektronikoki sinatutako agiriak administrazio publikoei igortzeko edo haien esku jartzeko.

40. artikulua. Datuen transmisioa administrazio publikoen artean.

1. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritakoarekin bat, mankomunitateak bere esku dituen interesdunen datuetarako sarbidea eman beharko die gainerako administrazio publikoei, betiere zehazturik beharrezko baldintza, protokolo eta irizpide funtzional edo teknikoak, datu horietara ahalik eta segurtasun, osotasun eta eskuragarritasun handienaz sartzeko.

2. Datu horien eskuragarritasuna hertsiki mugatuko da gainerako administrazio publikoek herritarrei eskatzen dizkieten datuetara, halakoak behar dituztenean, dagokien araudiaren arabera administrazio horiek eskumenekoak dituzten prozedurak eta jarduketak izapidetu eta ebazteko.

3. Mankomunitateak beharrezko neurriak hartuko ditu eta dagokion eremuan behar dituen teknologiak sartuko, bere sareen interkonexioa ahalbidetzeko, komunikazio sare bat sortzearren, administrazio publikoen informazio sistemak elkarrekin lotzekoa, haien artean informazioa eta zernahi zerbitzu trukatu ahal izateko, bai eta ahalbidetzeko ere Europar Batasuneko eta bertze estatu kideetako erakundeen sareekiko interkonexioa.

4. Bereziki, mankomunitateak Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala hartu beharko du aintzat, hura harturik informazioaren, formatuen eta aplikazioen segurtasun, kontserbazio eta normalizazio arloko irizpide eta gomendioen multzo gisa.

5. Horretaz gain, Segurtasunaren Eskema Nazionalari ere jarraikiko zaio bitarteko elektronikoak erabiltzeko segurtasun politika bat ezartzearren, betiere erabat errespetatuz tratatutako informazioaren segurtasuna behar bezala bermatzen duten oinarrizko printzipioak eta gutxieneko baldintzak.

V. TITULUA

Administrazio prozedura elektronikoa

41. artikulua. Espediente elektronikoa.

1. Administrazio espediente elektronikotzat hartzen da administrazio ebazpenaren aurrekari eta oinarri gisa balio duten izaera horretako agiri eta jarduketen multzo ordenatua, bai eta hura betearazteko eginbideak ere.

2. Espedienteek formatu elektronikoa izan beharko dute, eta haien zati diren agiri, froga, irizpen, txosten, erabaki, jakinarazpen eta gainerako eginbideak ordenaturik batuz osatuko dira. Igortzen direnean, barnean dituzten agiri guztien aurkibide zenbakitu batekin joanen dira. Espedientean jaso beharko da, orobat, harturiko ebazpenaren kopia elektroniko ziurtatua.

Aurkibide zenbakitu horrek espediente elektronikoaren osotasuna bermatuko du eta aukera emanen du hura behar den guztietan berreskuratzeko. Onargarria izanen da agiri bera hainbat espediente elektronikotan egotea.

3. Interesdunari espedienteak igorri beharrean, espediente elektronikoa haren eskura jarriko da, eta interesdunak espediente horren kopia eskuratzeko eskubidea izanen du.

4. Arau baten ondorioz espediente elektroniko bat bidali beharra dagoenean, Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalean eta Elkarreragingarritasunari buruzko Arau Teknikoetan ezarritakoaren arabera igorriko da, osorik, orrialdeak zenbakiturik, autentifikaturik eta dituen agiri guztien aurkibide orobat autentifikatu batez lagundurik. Aurkibide hori autentifikatzeak bermatuko du sortutako espediente elektronikoa osorik eta aldaezina izatea sinatzen denetik, eta aukera emanen du behar den guztietan berreskuratzeko. Onargarria izanen da agiri bera hainbat espediente elektronikotan egotea.

5. Ez da administrazio espedientearen zati izanen lagungarria edo osagarria den informazioa, hala nola aplikazio, fitxategi eta datu base informatikoetan jasotakoa; ohar, zirriborro, iritzi, laburpen, komunikazio eta txostenetan jasotakoak, izan txostenok barnekoak edo administrazio organo edo entitateen artekoak, ezta administrazio publikoek emaniko balio iritziak ere, salbu eta ez diren prozedurari amaiera ematen dion administrazio ebazpena baino lehen eskatutako txostenak, nahitaezkoak eta aukerakoak badira.

42. artikulua. Administrazio prozedura hastea.

1. Alderdi batek eskaturik hasten ahalko dira bitarteko elektronikoen bidez izapidetze elektronikora gehituta dauden administrazio prozedurak, ereduaren araberako eskabidea aurkeztuz ordenantza honetan arautu den erregistro elektronikoan.

2. Aurreko apartatuan aipatutako eskabide elektronikoek eskatzen den sinadura elektronikoa izan beharko dute, eta, halaber, bete beharko dituzte Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 70. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak.

3. Interesdunek behar diren edo komenigarritzat jotzen dituzten agirien kopia digitalizatuak eransten ahalko dituzte; horien jatorrizkoarekiko fideltasuna bermatuko du sinadura elektroniko aurreratuko sistemaren bidez. Mankomunitateak edozein unetan eskatzen ahalko dio interesdunari jatorrizko dokumentua edo informazioa erakusteko, eta orobat, dagokion artxiboari eskatzen ahalko dio aurkeztutako kopien edukia jatorrizkoarekin erkatzeko. Kopia horiek aurkezteak erran nahi du administrazioari baimena ematen zaiola agiri horietan jasotako informazio pertsonala eskuratzeko eta tratatzeko.

4. Haien erabilera erraztu eta bultzatzeko, eskabidea egiteko sistema normalizatuek egiaztapen automatikoak izaten ahalko dituzte, ikusteko aurkeztutako informazioa bat ote datorren beren sistemetan edo bertze administrazio publiko batzuen sistemetan jasotako datuekin, eta are inprimaki elektronikoaren eremuak osorik edo partez beteta eskaintzen ahalko dituzte, interesdunak informazioa egiazta dezan eta, hala behar badu, alda eta/edo osa dezan.

43. artikulua. Prozeduren tramitazio elektronikoa.

1. Administrazio izapideak bitarteko elektronikoen bidez egiteko onesten diren programa, aplikazio eta sistema informatikoek honako hauek bermatu beharko dituzte: epeen kontrola, data eta ordua agertzea, eta jarduketen arduradunen identifikazioa; gainera, espedienteen izapidetze hurrenkera errespetatu beharko dute.

2. Administrazio organoek bermatuko dute aukera egon dadin bitarteko elektronikoen bidez gauzatzeko interesdunei entzuteko eskubidea eta herritarrei informazio publikoa emateko eskubidea, bidezkoa denean.

3. Interesdunak tramitazioaren egoerari buruzko informazioa eskatzen eta eskuratzen ahalko du tramitazio elektronikora gehitutako tramitazioetan ezartzen diren modalitateez baliatuz.

4. Mankomunitateak interesdunari tramitazioaren egoerari buruzko abisuak igortzen ahalko dizkio, interesdunak harremanetarako adierazi dizkion helbide elektronikoetara.

44. artikulua. Administrazio prozeduraren instrukzioa.

1. Bitarteko elektronikoen bidez tramitaturiko administrazio prozedura batean, interesdunaren jarduketa guztiek eta dagozkion administrazio egintzek bete beharko dituzte legeak oro har ezartzen dituen baliozkotasun irizpideak; horretaz gain, luzatu eta jaso beharko dira ordenantza honetan arautzen den erregistro elektronikoaren bitartez.

2. Interesdunek prozeduraren instrukzioan parte hartzeko bitarteko elektronikoak erabiltzen direnean, ebazpen proposamenaren aurreko edozein unetan edo, hala dagokionean, entzunaldi tramitea gauzatzean, alegazioak aurkezteko duten eskubideaz baliatzeko, ordenantza honetan aurreikusitako komunikabideak eta jakinarazpenak erabiliko dira.

3. Bai ziurtagiri eta agiri elektronikoei dagokienez bai datu transmisioari dagokienez, ordenantza honi jarraikiko zaio haiek eman eta tratatzean, bai eta haien ondorioen ingurukoan ere, eta hertsiki beteko dira datu pertsonalak babesteko araudia eta administrazio prozedurari aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

Paperezko ziurtagiri bat ordezkatu ahal izateko dagozkion datuen transmisioaz, beharrezkoa izanen da horien titularrak transmisioa espresuki baimentzea, datu pertsonalei buruzko araudiak ezartzen duenarekin bat, lege mailako arau batek ezartzen dituen kasuetan izan ezik. Baimenik ematen ez badu, interesdunak behar den ziurtagiria eskatu eta aurkeztu beharko du.

4. Administrazio prozedura elektroniko batekin lotutako agiriak paperean edo bertze euskarri fisiko batean aurkeztuz gero, prozedura horri dagokion erregistro zenbaki edo kode indibidualizatua jaso beharko da erregistro elektronikoan.

5. Mankomunitateak bultzatuko du baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agirien ordez interesdunaren erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztea. Bertan adieraziko da baldintza horiek betetzen direla eta egiaztagiriak aurkezteko konpromisoa hartzen duela, Administrazioak hala eskatuta.

45. artikulua. Administrazio prozedura amaitzea.

1. Kasu bakoitzean eskuduntzat hartzen den organoaren nortasuna bermatuko da prozedura bat bitarteko elektronikoen bidez ebazten denean.

2. Prozedura elektroniko bati amaiera ematen dion egintzak edo ebazpenak beteko ditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako baldintzak, eta egintza edo ebazpena emateko eskumena duen organo administratiboaren sinadura elektronikoa aitortua izanen du.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehendabiziko xedapen gehigarria.–Aplikatzeko, garatzeko eta abian jartzeko gaikuntza.

1. Lehendakari mankomunitateko buruari ahalmena ematen zaio ordenantza hau egoki aplikatzeko eta garatzeko agindua.

2. Teknologia berrien arloan ardura duen zinegotzigoa gaitzen da, ordenantza honetan ezarritakoa martxan jartzeko eta aplikatzeko erabiliko diren aplikazio eta programa elektronikoak gaitzeko beharrezkoak diren kudeaketa guztiak egin ditzan.

Bigarren xedapen gehigarria.–Idazkaritzaren goi mailako kudeaketa eta zuzendaritza.

Mankomunitateko Idazkaritza Nagusiari dagokio Mankomunitatean administrazio elektronikoa benetan ezartzeko kudeaketa eta zuzendaritza gorena, eta, bereziki, egoitza elektronikoari, ediktuen taula elektronikoari, ahalordetzeen erregistro elektronikoari, erregistro elektronikoari, jakinarazpen elektronikoei eta agiri elektronikoei buruzko alderdietan, zuzenean lotuta daudelako gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat erreserbatutako udal fede publikoarekin.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Langileen prestakuntza eta herritarrei zuzendutako kanpaina.

1. Mankomunitateak bultzatuko du bere zerbitzuko langileen prestakuntza, bere jardueretan baliabide elektronikoak erabil ditzaten.

2. Mankomunitateak beharrezko informazio kanpainak gauzatuko ditu, herritarrek ordenantza honetan ezarritakoaren berri izan dezaten.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehendabiziko xedapen iragankorra.–Tramite eta prozedurak administrazio elektronikora gehitzea.

1. Mankomunitateak progresiboki gehituko ditu tramitazio elektronikora mankomunitateko tramite eta prozedura administrazioak, ordenantza honetan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako prozedurari eta printzipio orokorrei jarraikiz.

2. Betiere, tramite eta prozedurek gehiturik egon beharko dute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea indarrean sartu baino lehen, ahalordetzeen erregistro elektronikoari, erregistro elektronikoari, gaitutako enplegatu publikoen erregistroari, Administrazioaren sarbide puntu elektroniko orokorrari eta artxibo elektroniko bakarrari dagokienez.

Bigarren xedapen iragankorra.–Tramitatzen ari diren prozedurak.

Ordenantza hau ez zaie aplikatuko indarrean jarri aurretik hasitako prozedurei, horiek aurreko araudiaren arabera arautuko baitira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetzea.

Ordenantza hau indarrean jartzen denean, mankomunitatearen xedapenak indargabetuta geratuko dira ordenantza honetan ezarritakoaren aurka edo kontraesanean dauden alderdi guztietan.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Tramite eta prozedura berriak.

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik, prozedura eta tramite administratibo berriez edo egun direnen aldaketez egiten diren arauketa guztiek aukera jaso beharko dute halakoak bitarteko elektronikoen bidez izapidetzeko, eta bat egin beharko dute ordenantza honetan ezartzen diren baldintzekin.

Azken xedapenetan bigarrena.–Arauak egokitzea.

Mankomunitateak bere arauak egokitzeko konpromisoa hartzen du, ordenantza hau abian jartzeko, betiere mankomunitatearen aurrekontuan erabilgarri dagoen diruaren arabera.

Azken xedapenetako laugarrena.–Indarra hartzea.

Ordenantza hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 65.2 artikuluan ezarritako epea bukatu ondoren.

Iragarkiaren kodea: L2211648