189. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Zubietako Udalak, 2022ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzaren indargabetzea.

Erabaki hori 2022ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza hori behin betiko indargabetuta gelditzen da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zubietan, 2022ko irailaren 12an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2212370