189. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen udal ordenantzaren 18. eta 19. artikuluetan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Osoko Bilkurak, 2022ko abuztuaren 25ean egindako bilkuran, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen udal ordenantzaren 18. eta 19. artikuluen aldaketa espedienteari hasierako onarpena ematea erabaki zuen.

Espediente hori jendaurrean jarriko da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira jendaurrean jarritako orduetan.

Jendaurrean jartzeko epea amaitu eta alegaziorik aurkeztu ez bada, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Denek jakin dezaten argitaratzen da.

Zizur Nagusian, 2022ko irailaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2212228