189. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak 2023ko ekitaldirako. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2022ko irailaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako tasa eta prezio publiko hauek arautzen dituzten udal ordenantzetako aldaketak: Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak, Ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, Irekitzeko lizentzien tasak eta Hirigintzako jarduketetarako tasak, Herri-lurretako aprobetxamenduen kanonak, Larraintzarko Benta Gizarte Etxea eta udal eraikinetako gainerako lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta udal karpa alokatzeko prezioak. Horiez gainera, finkatu zituen udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2023. urteko ekitaldirako.

Espediente hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsita geldituko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko irailaren 1ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2212110