189. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Deialdia, kirol klubei dirulaguntak emateko, haien kirol ekintzak sustatzeko eta bultzatzeko (2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitarteko aldia). Laburpena

DDBN (Identif.): 647881.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/647881).

Deialdi honi buruzko dokumentazio guztia eta hura izapidetzeko jarraibideak udalaren webgunean, www.huarte.es, eskuratu ahal izango dira.

Uharten, 2022ko irailaren 12an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2212255