189. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia Zildozko 1. poligonoko 20. eta 5. lurzatietan. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2022ko irailaren 1ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Zildozko 1. poligonoko 20. eta 5. lurzatietan, Raquel Zuza Villanuevak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Ezkabarten, 2022ko irailaren 8an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2212207