189. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Balorazio txostenaren proiektua aldatzea eta jendaurreko aldi berria

Esteribarko balorazio txostena berrikusteko eratu zen batzorde mistoak, 2022ko irailaren 8an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

–Esteribarko Udalak egindako balorazio txostenaren proiektua aldatzea.

–Jendaurreko informazioaren tramite berri bat irekitzea, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da, kontsultatzeko, Udalaren bulegoetan eta Esteribarko web-orrian, eta interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzakete.

Esteribarren, 2022ko irailaren 12an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2212240