189. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2023ko karga-tasak. Hasierako onespena

Ikusirik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutako aginduak, Cintruenigoko Udalak, 2022ko irailaren 1eko osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoz erabaki zuen 2023ko ekitaldirako karga-tasak onestea, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, aldez aurretik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko dela adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Cintruenigon, 2022ko irailaren 5ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2211958